Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

Joan edo ez joan

Ezereza hutsa bada
hutsa arina bada
arina erraza
ez dut ezer izan nahi.

Eta bukaera gelditzea bada
gelditzea atsedena
atsedena atsegina
bukatu egin nahi dut

Eta joatea agurtzea bada
agurtzea ixiltzea
ixiltzea lasaitzea
joan egin nahi dut

Eta heriotza loa bada
loa ametsa
ametsa askatasuna
hil egin nahi dut.


Baina hiltzea uztea bada
uztea baztertzea
baztertzea mintzea
ez dut hil nahi.

Eta joatea hastea bada
hastea saiatzea
saiatzea nekatzea
ez dut joan nahi

Eta bukatzea etsitzea bada
etsitzea galtzea
galtzea umiltzea
ez dut bukatu nahi

Eta ezereza gaua bada
Eta gaua iluna
Eta iluna beltza
zerbait izan nahi dut.

 

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli