Besteak omen infernua
“Infernua besteak dira” esan zuen Sartrek
infernua besteak dira
eta zerua ere besteak dira
besteek ematen digute min
besteek zoriona
besteek plazerra
besteek nazka
besteek beldurra
besteek itxaropena
Haiek erabakitzen dute zein izango den gure umorea egun bakoitzean
gure zein ilusio beteko diren
eta ze amets izan ditzakegun
zein asmo
zein sekretu kontatuko dugun
eta zeintzuek jarraituko duen sekretu izaten
ze iritzi izango dugun azkeneko hilketaz
nori emango diogun botoa
nola margotuko ditugun begiak
eta nor gustatuko zaigun
nor gorrotatuko
eta zein liburu irakurriko dugun
Infernua gu geu gara, beraz, Sastre,
besteei gure infernu izateko adina botere ematen diegunean.