Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

FESTA-GIROA
- Giro ederra gaur, ezta Satur?
- Bai, hala duk Genaro.
- Ederra zegok plaza argiz beteta…
- Bai, oso ederra…
- Besteak, Erramun eta, etorriko dituk?
- Ez zekiat, ba…
- Gaur goizean Austin ikusi diat goiko larrean eta pasatuko zirela esan zidak, txikito batzuk hartuko genituela ….
- Orduan, hurbilduko dituk…
- Zer, uste duk gaur zer edo
zer “egingo dugula”?
- ?????????
- Bai, motel, ez jarri lelo-aurpegi hori… Bazekiat zertaz ari natzaian…
- !!!!!!!!!!!!!!!
- Hi, hi… bai inozoa!!!!!!! Neskei buruz ari nauk, motel!!!
- !!!!!!!!!!!!!
- Begira, hor ditiagu bi, maja askoak, lirainak behintzat bai. Hurbilduko gaituk. Niretzat ile luzeduna, hiretzat bestea… neu hasiko nauk, hi nahiko traketsa haiz eginkizun hauetan….jajajajajaja!!!!!!
- Nahi bezala…
-Aizak motel, eutsi goiari!

Alaitu aurpegi hori! Zer nahi duk, ba? Beno, ile luzeduna hiretzat… baina, utzi niri hizketan, hik hanka sartuko duk, ziur…
- Baina, Genaro!!!
- Ze baina eta ze bainondo!!!! Arraro habil gaur, gero!!!! Bahator edo lepotik eraman behar haut? Aizak, motel, beste kontutxo bat… lortzen badiat, zera… hik badakik, neska konbentzitzen badiat…zera… badakik!! Utziko didak motorra neskarekin bueltatxo bat emateko?
- Bai, Genaro, lasai. Ez zegok arazorik….

Badoa Genaro, poz-pozik. Pentsatzen du 20 urte dituela eta herriko jaietan dagoela. Ez da konturatzen ni ez naizela Satur, bere betiko laguna, baizik eta Gabriel, bere anaia gazteena. Ez da gogoratzen duela bost urte psikiatriko honetan “bizi” dela… Ez daki laurogeita hiru urte dituela eta egun hartan ezagutu zuen neska lirain harekin ezkondu zela eta sei seme-alaba izan zituztela. Ez da gogoratzen, emaztea hil zitzaionean, penaren penaz burua galdu zuela eta hona ekarri behar izan genuela ... Ez da gogoratzen edo bere trikimailua da bera gabe bizirauteko…

 

 

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli