Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
noriega_17.gif
 
ARIMAK
Senarra lurperatu dut gaur goizean. Berak beti esaten zuen: “Jainkoak libra gaitzala laudorioen egunetik”. Berari heldu zaio “laudorioen eguna” eta, bizitzaren paradoxak, oso laudorio gutxi jaso ditu gizajoak! Zein pena!

Dena den, bere bizitza motz horretan oso gauza gutxi egin zituen laudorioak jaso ahal izateko. Gizon krudela, zitala eta maltzurra zen, batez ere etxekoekin. Kanpokoak ederki engainatzen zituen ume-aurpegi horrekin! Baina, ni bere beldurrez bizi izan naiz urte hauetan. Jainkoak har dezala berekin!

Hala eta guztiz ere, orain, ohean, gure ohean, gure logelan, bion artean aukeratutako altzariz inguratuta, zalantza bat datorkit burura. Badakit non dagoen gorpua. Nik neuk ikusi dut hilkutxaren barruan eta hilerriko zuloan sartzen, baina, non dago arima?

Nik esango nuke hemen dagoela… nire aurpegitik oso hurbil senti dezakedala bere arnasa, bere hatsa… Burkoan ikus dezaket bere buruaren marka… Benetan beldurtuta nago… Ezin naiz mugitu… Norbaitekin hitz egin behar dut bestela zoratuko naiz… Non dago eskuko telefonoa? Hemen, hemen daukat…

- “Alazne! Izututa nago! Badakigu non utzi dugun bere gorpua, baina, arima, Alazne? Zer gertatzen da hildakoen arimekin? Nora doaz? Non gelditzen dira?

- “Lasai, laztana. Hildakoen arima geratzen da bakarrik gogoratu nahi dituen jendearen bihotzean…!
 

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli