Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 
TXOKOLATE TARTAREN TENTAZIOA   
Atea itxi dut. Sukaldean bakarrik! Ordubete, eulirik gabe inguruan. Ez dago gaizki. Lehenengo gauza; irratia piztu. Ea non... Euskadi irratia? Elkarrizketak interesgarria dirudi. Hementxe bada!
txokolate.gif

Orain, osagaiak su gainera:

- Gurina. 150 gr.
- “Postretarako” txokolate tableta.
- 2 arrautza
- Gatz apur bat
- Legamia (zorro erdia)
- Irina. 200 gr.
Nahi izanez gero:
- Intxaurrak edo urrak. 150 gr.

Atsegina da sukaldean aritzea. Bakarrik batez ere, bake bakean. Zenbaitetan laguntza onar daiteke. Gaur ez, ordea. Neure tarta da. Neure “yoga aktiboa”.

- Jarri txokolatea eta gurina mikrouhinerako egokia den ontzi batean eta barrura urtu arte! (Bizpahiru minutu beharko ditu)

Hau usaina! Txokolateak badu zerbait, bai. Atzo, alabak eta nik “Chocolat” pelikula ikusi genuen laugarren aldiz edo. Zeinen pelikula ederra; gidoia bikaina, pertsonaiak egokiak, aktoreak apartak... Ederki gozatu genuen. Eta eskerrak bonboiak gertu genituen, zeren bestela... Txokolaterik eskura eduki ezean ez eta bururatu ere pelikula tentagarri hau ikustea!

- Nahastu ontzi batean bi arrautzak eta azukrea. Gehitu hauei, urtu ditugun gurina eta txokolatea. Ondo nahastu. Gogoz, baina gozo. Pentsa maite duzun horren gorputzean zabaltzeko igurtzia dela.

- Bota gatz apurra eta legamia. Nahastu.

- Ondoren, gehitu irina pixkanaka. Pazientziaz. Oreak gorputza hartuko du, astunago egingo da. Maite duzuna, hasierako pasioa desagertu ondoren, baldar bihurtzen den moduan.

- Azkenik, nahi izanez gero, gehitu oreari intxaurrak edo urrak pusketetan eta dena ondo nahastu.
- Labeko erretilua edo ontzi zabal bat gurinez eta irinez igurtzi eta zabaldu orea bertan.
-Aurrez epeldutako labean sartu, 40-45 minutu inguru. (Erdi pareko tenperaturan, potentzia erdian).
- Epel dagoela ebaki behar da tarta. (Gero gogortu egiten baita).

Errezeta maitasunez egin baduzu, ederra egongo da. Eta etxe osoan geratuko den usaina, gonbidatuentzat ongi etorri tentagarria izango da. ON EGIN!

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli