Otsoa ta Bildotsa
Otsoa ta Bildotsa eldu ziran bakoitza bere aldetik ibai batera ura edateko asmoz. Otsoa asi zan edaten goiko aldetik, ta bildotsa uraz beetik...
Otsoak ekusirik asi zala ura edaten, diotsa:
—Zergatik loitu didazu ura ni edaten nengoan artean?
Bildotsak eranzun zion pakez:
—Nola diozu or, zure aldetik badator Ibaiko ura ni nagoan beeko aldera? Otso gaiztoak ez en zuna eginik Bildotsaren arrazoi eder, ixilgarriari, esaten dio:
—Zergatik lotsa galtzen didazu? Zergatik niri gaizki esan? Ori da Nagusiago bati bidegabe andia egitea.
Bildotsak diotsa:
—Ez dizut nik lotsarik galdu, ez gaizkirik esan.
Orduan bekoki tximurtu, ta begirada aserratu batekin esaten dio Otsoak:
—Sei illa bete dira zure Gurasoak egin zidala beste onenbeste.
—Dan bezela dala, zuk galdu didazu nere lartegia belarra janaz —esaten dio Otsoak.
Bildotsak berriz:
—Nola ori ere, ortzak irten ez badidate? Nola jan belarra oi uts ta samurrekin?
Ez zedukanean Otsoak zer eranzun arrazoi ain argiei, estalkiak kendurik, diotsa:
Au esanda, arrapatu, ta sabeleratu zuen.
Egia idukizazu gauza alpertzat
Gaisto asmodun, ta asto jakiñentzat.