Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
   
 Ilustrazioa: Kristina Fernandez    
pdf    
Badoa

Badoa berriro ere. Badoa eta ez nau agurtu. Gorroto ditut maitale begiradarekin ikusi dituztenen begiak, ondo gorrotatzen ditut abandonua eta malenkonia berdea, soineko batekin janzten dituztenen gogoa. Eta imajinatzen dut, pixkanaka-pixkana, zuhaitzetako hostoak nola hazten diren, eta berak begiak zabaltzen dituela apur bat, eta apur bat gehiago, sargori egiten duelako eta itsasoari begira egoten direnen poemek ere ez lukete berdin sentituko, eta imajinatuta bezala, badoa berriro ere eta ez du agurtu, bera ere ez.

Baina ez da bizilagun portatu, ez baitu ezkaratza oraindik garbitu, hilabete bukaera heltzen ari den arren. Edo agian, mugikorraren errua izan da, pi- PIPI-aren soinua geratu ez zelako ordu laurden batez, kuadrillako watxapa ez zelako isildu; edo denak etxean bezperako afaria komentatzen ariko zirelako. Eta badoa eta ez da itzuli eta hemen nago ni, baina ez dut onartu nahi. Putza.

Berriro ere harrapatu nau, keinukera horrek, bakarrik dabilen jendearen ibilerak, ilea atzera eta aurrera astintzen duen haizearenak, agian. Eta ezin dut pozarekin gehiago, kalean dabilela diotelako eta hara, nik ez dudalako ikusten. Norbere bakardadea nola kudeatu ez dakien jendea ikusten dut, belarria emanez gero, izutu egiten direnak –muxu-truk izanagatik, eta batzuetan musuen truke, ere bai–. Eta ez dakit, zerbait ahazten ari zaigu eta ni galtzen ari den zerbait horren bila nabil, ez da atzo, ez da bihar. Berriz ere galdu dut momentua. Zuek eta neu ikusteko parada. Distrakzio ttipietara joan ohi zaigulako arretarik gabeko arreta: laneko joan-itzuliak, fabriketako kea, hegazkinak mapak gurutzatzen…

Dena doa azkar eta ezertxo ere ez geure inguruan, geure burua eta geure hodeipea ez badira. Kontraesanez eta ihesbideetan heziak, edonola ere, geure burua entzutera ezikasiak, zer eta atzerrian amaitzeko hango edifizio altuei deiadarka, argipeko hiriek geure ezinegona hobeto argituko balute bezala, inoizko iraganean aldatu nahi genukeena lortzeko peskizan. Erabaki bat nahikoa izaten da bakardadeari muzin egin eta aukera bat emateko norberak bere buruari.

Bihar pasata agian, agurtuko nau. Bitartean, bizitzaren irakurle izan nahi zenuke, bera ikusteko. Ia bazara. Horregatik idazten dugu, agurtuko ez gaituelakoan, ez dakigulako. Bera da denbora. Geurea, oraina besterik ez.

Lutxi

Kalean etxean baino gehiago
ematen duen gaztea. Gorroto ditu
plantxa eta bere buruaren aurkezpenak idatziz egitea. Ezezagunak bidelagun eta lagunak bidaide, pozik dabil bere ingurumarian. Gauza gehiegirik ez du behar, galderei erantzunak ematea eta elkarrizketa umoretsu zein transzendentalak. Ez du telebistarik.

 

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli