Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

Azken hitzak 

Gaur goizean negarrez ikusi dut ama. Bere aurpegiko tristura hori kutsatu ere egin dit niri. Eguraldi euritsua eta iluna da kanpoan; baina ez da negar egiteko modukoa ... Ikaragarrizko hotza ere egiten du kalean, baina ez da horrenbesterainokoa... Ez dakit zer duen amak, pozez ariko da negarrez beharbada. Ez da negarrez ikusten dudan lehenengo aldia. kotan galdetu izan diot ea zergatik dagoen hain goibel. “Gaur muxurik eman ez didazulako nago atsekabetsu”, erantzuten dit. Baina ez da egia; milaka muxu ematen dizkiot eta oheratu aurretik, gauero.

Beltzune ugari ere izaten ditu begi-ondoan. Lagunekin jolasean ibilita egindako nahigabeko urradurak eta zauriak direla dio. Aitak, gainera, asko oihukatzen du eta haserre bizian jartzen da berarekin, baina ez ditut aitaren hitzak ondo ulertzen. Ama erdi gor dagoela dio eta horregatik oihukatu behar zaiola sarri. Baina ez da egia; ahopeka hitz eginda ere ulertzen dit niri amak. Noizean behin ikusi izan dut aita oso urduri, amatxori hitz itsusi-itsusiak esaten. Helduen arteko jolas hutsa dela diote, baina ez didate haiekin jolas egiten uzten.


Ez dut nahi berriro ikusi ama kopetilun. Gaur goizean eguzkia atera da inoiz baino distira handiagoz, atzoko eguraldi iluna atzean utziz. Gainera, muxu luze eta zaratatsu bat eman diot esnatu bezain laster, berak eskatu bezala. Gaur, beraz, ez du negar gehiago egingo amak.

Maddi.

 


Utzidazu kontatzen, hamaika buruhauste sortzen diz- kidaten beldurrak. Beldur horiek gogor heltzen didate askotan, zer egin ez dakidan bitartean, eta denbora gutxian, sentimendu anitz nahaspilatzen dira nire barneko zokondo ezkutuenean. Hori da, azken finean, nire izaera korapilo ilun eta askagaitz bihurtzen duen erruduna, beldurra.


Iritsi da etxera eta gaueko ordu txikietako lasaitasuna urratu du tupustean; oihuak, oihuak eta oihuak! Nahiz eta azaleko jipoiak eta zauriak nabarienak izan, nire bar- nekoak dira gogorrenak, eta betirako iraungo dutenak.


Umiliazioak, mehatxu mingarriak... Bere hitzak laban zo- rrotz bihurtzen dira, eta kolokan jartzen dute nire zo- riontasun utopikoa.
Maite dut, bai... Baina memento anitzetan atzamarre- kin kriskitin egin eta desagertu gura izaten dut, pare bat egunez besterik ez bada ere. Bizitzea baino gehiago, bizi- rautea da askotan nire borroka, eta horrela, min eta su- frimendu gehiago biltzen dira nire beldurren museoan ...


Baina gaur, indarrez eta kuraiaz jantzi, eta munduan paturik baden edo ez den eztabaidatzen duten bitartean, oraina eta nire etorkizuna eraldatzea erabaki dut. Utzi- dazu kontatzen heldu dela mementoa sufrimendu honi bukaera emateko. Nire bizitza goitik behera aldatuko duen pausoa hauxe izan dadin espero dut gogoz, bide bihurria alboratu eta zuzen, aurrera so, ibiliz.


Gizon bihozgabe baten menpe bizi izan ditut uste baino urte gehiago, eta inork merezi ez duen era gordinean eman ditut ehunka egun. Ispiluan begiratu eta bizitzak zoriontasuna zor didala errepikatu dut behin eta berriro ahopeka, neure buruari sinetsarazi diodan arte. Askotan, memento gogorrak bizitzeak eta gainditzeak indartsua- goak izatera behartzen gaitu, eta ziur nago esaldi hori ni- gan hezur-haragizko egiten dela osoki. Orain, bizitza osoa dut aurrean nire zain; berriro ere jaioberrien antzera, mundua lehenengo aldiz ikusiko banu bezala, irri egiteko.


Bizitzaz gozatzeko betaurrekoak aldatu eta etxetik egin dut ihes, herriko enparantza nagusirantz. Polizia-etxerako bidean nago jada; mantso eta pentsakor, baina aldi be- rean, ilusio eta esperantza amaigabean murgildurik, euria barra-barra erori eta bat-batean atertzen duenean bezala. Zuhaitz artetik nabil eta nire sorbaldak arin ukitzen di- tuzten hosto lehorrak negar malkoen itxuran erortzen dira etengabe inguruan.


Maddiz, nire alaba kuttunaz, oroitzen naiz, etxean bizi duena infernuaren pareko baita, eta askotan ez baitakit nola erantzun bere galdera inozenteei. «Ama, zergatik egiten duzu negar?», eta bere muxuen falta sumatzen dudalako negar egiten dudala erantzuten diot. Ez du si- nesten, badakit... Ez zait, ordea, beste ezer sinesgarriagorik bururatzen.


«2013ko urtarrilaren 25a. Emakume bat hilda agertu da Gasteizko polizia-etxetik hurbil, parkearen lehenengo zuhaizpean. Nahiz eta autopsiaren zain dauden, haren gizona da, oraingoz, hilketaren susmagarri nagusia. Hiru labankada iltzatu dizkiote bularrean. Emakumearen gor- puaren alboan, labana bat eta lumaz idatziriko paper zi- murtu bat. Azken hitzak. Honela zioten:

Gaur ere gaua da beltz; egunero bezala, aldatuko ez den zigorra. Eta indargabetuz noan neurrian, ahotsa ere desagertuz doa. Bakardadea da nigandik uxatzen ez den itzal gogaikarria. Laztanen beharra sentitzen du nire azal negartiak. Arnasa sakon hartu eta mingarri zait barnean.

“Genero indarkeriaren azkeneko biktima.”

 

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli