Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
AMIRREN LABIRINTOA
ivap2012_76a    

Senegal utzita, ihesean heldu ziten Amirren gurasoak Ondarrura. Amaren sabelean egin zuen Amirrek Euskal Herrirainoko bidea, arriskuz betetako bidaia. 

Atzerrian aurrera egiteko, Amirren gurasoek hizkuntza berri bat ikasi behar izan zuten. Etxea eraiki, beharra ropatu, duintasunez bide berria egin. Horretarako, lan eskerga, indarra eta eguneroko oztopoak gainditzeko borrokaru behar. Oraindik ere, sarritan, borroka horren nekea sumatzen du Amirrek gurasoen begiradan. Azkenaldian batik bat, gero eta lan gutxiago sartzen baita portura eta etxean gero eta hotz gehiago egiten du.

lrudimen handiko haurra da Amir. Aita gauetan kezkatuta, noraezean sumatzen duenean, bidaia hura oraindik amaitzear dela imajinatzen du. Bidea ez dela bukatu oraindik; gaindiru beharreko hainbat oztopo badirela.

Amirrek labirintoa zer den ikasi du gaur eskolan. Labirintoa da zentzugabea, galbidea, kaosa, amaigabea. Gazteak bere aita irudikatu du labirinroan, eguneroko oztopo eta ezbeharrei gaina hartu nahian. Irakasleak J. L. Borgesen ipuin labur bat kontatu die gero, Bi errege eta bi labirintoen ipuina. Amirrek ipuina koadernoan idatzi du, gauean aitari irakurtzeko.

Ipuinak dio Babiloniako irletan errege bat izan zela, bere arkitekto eta magoak bildu ziruena eskari berezi baten peskizan. Erregeak nahasmena sor zezakeen labirinto konplexu baten eraikuntza eskaru zien bere zerbitzariei. Labirinto bat non zuhurrenek sartzeko gonbitea errefusatuko zuten eta ausartenak, berriz, bertan galduko ziren.

Obrak amaitu eta gutxira, atzerriko errege bat heldu zen Babiloniara: Arabiako Erregea. Babiloniakoak labirintoan sartzeko gonbitea luzatu zion. Gauak eguna gailendu arte ibili zen atzerriko erregea labirintoan, noraezean galduta. Azkenean, Jainkoen laguntzaz, irteera topatu arte.

Arabiara itzulian, Babiloniako erregea menpe hartu zuen eta gamelu baten gainera lotuta eraman zuen atxiloa basamortura.

Hiruzpalau eguneko bidea egin ostean esan zion: "O, Denboraren Erregea, Bizia eta Mendeko Boteretsuena!, Babilonian brontzezko labirintoan galbideratu nahi izan ninduzun eskailera, murru zein ate artean! Orain, ordea, Ahalguztidunak neure labirintoa ezagut dezazun nahi izan duo Hemen ez duzu igo beharreko eskailerarik izango, ez ibiltzeko galeria amaigaberik ezta murru gaindiezinik ere". Gero, lokarriak askaru zizkion, basamortuaren erdian abandonatzeko. Gose-egarriz hil zen Babiloniako Erregea.

Goizeko ordu txikitan, lur jota heldu da Amirren aita portutik. Gaur ere esku hutsik. Ez lanik ez aurrezkirik. Hemendik aurrera, goseari hortzak erakutsi behar.

Amir esna topatu du bere zain, koadernoa eskuetan. Ipuina moldatu du gazteak aitaren neurrira eta labirintotik irtetzeko aukera idatzi dio, betirako noraezean galduta ibili behar hori ez dela horrela. Oztoporik erraldoienak ere gaindi daitezkeela, atzerrian bada ere.

Amirren aitak kopetilun entzun du istorioa. Ipuin gaiztoa iruditu zaio eta joateko lotara esan dio haserre. Bizitzak ez dituela berridazketak ametitzen .

EKHIÑE EGIGUREN

IDAZLE ESKOLAKO lKASLEA

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli