Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Marcel-en liburua
luma16  

Gizonezkoak Marcel izena du.

Roberto Arlt-en ipuina berrirakurtzen aritu da oraintxe arte eta liburua itxi ostean, mahaira esertzea egin du. Koaderno urdin baten lehen orriak laztandu ditu segidan. Zuri daude, gauaren ilunarekin kontrastean, hutsik orriak. Iluna beltza eta orria zuria.

Marcel-ek buruan du idatzi nahi duen eleberriaren izenburua, baina edukia bere osoan izan arte ez da titulua orrian ezartzera ausartzen. Egia esan, urteak daramatza egitasmo berarekin. Bizitza oso bat. Hau izango da bere lehen liburua eta ez du edozein obra idatzi nahi. Editoreak harritu nahi ditu, irakurlearen arreta piztuko duten hitzak idatzi, literaturzaleek mirestuko duten autorea izan. Liburu dendetako apaletan hautsez betetako ale horiek baino zerbait gehiago kaleratzea du helburu. Beraz, ondo hausnartu beharra dauka idazten duen hitz bakoitza. Bere idazle sena zuzen bideratzea, hortxe gakoa.

Horrek geldiarazten du funtsean bere idazteko grina; orri zuriaren bertigoak. Baina ez horrek bakarrik, beste zerbait ere bada; Giséle-ren iritzia, alegia. Emakumeak aspaldi egin zuen alde eta ez da sekula itzuliko, badaki; baina behintzat bizitzan zerbait lortzeko gauza badela erakutsi nahi dio. Giséle-ri eta bere buruari. Ahalegina egin duela, ametsa lortzeagatik borroka egin eta hor dagoela emaitza irakurri nahi duenarentzat. Inoiz Gisélek irakurri nahi badu ere.

Orduak luze joan dira.

Egitura buruan du Marcel-ek; tonua, narratzailea, istorioaren nondik norakoak . Amaiera bera ere bai eta azken momentuan giro baten beharra somatuko balu ere, bukaera alternatiboa zein litekeen badaki.

Alta, gaur ere orria zuri; ez du hitzik idaztea lortu. Oheratu eta gaueroko gogoeta bera etorri zaio, Cesar Aira-ren hitz haiek; “Tal vez se trate de una resignación; resignarse a ser escritor y seguir escribiendo”.Esa- nahia hausnartu du, izara artean uzkurtuta, deseroso. Izuak gorputza dardarazi dion arte.

Orduan, bat-bateko amorruak hartu dio barrena. Ezusteko indarrak sutu dizkio erraiak. Ohantzea utzi eta koadernoa eskuetan hartu du. Bortitz. Erabakior.

Lehen hitzekin hatzen gogortasunari kontra eginaz idazten hasi da;

Emakumeak mediaren ezker zangoan sartu du eskuin eskua. Luze.

Kiribildua askatu egin da, galtzerdiaren leunak hartu dio azala eta hatzak muturreraino eraman dituenean ezker oina ekarri du mediaren puntu artera.

Harrapaladan, borborka irten zaizkio hurrengo ahapaldiak, kontakizunak, kapituluak; hatzen artean lumak zauria egiteraino. Baina mina sentitu ordez, behar berezkoa nabari du, hitz emaria aske uztearen zirrara.

Marcel-ek idazten pasa du gau osoa eta egunaren lehen printzekin eman dio amaia idatziari. Izenburu ipintzera ausartu da orduan; “Giséle eta galtzerdiak”.

Azkenean ulertu du. Ametsak lortzeko saiatzea besterik ez dago. Idazteko idaztea. Zertarako bizi bestela, borroka egiteko ez bada.

Ekhiñe Egiguren Azkune

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli