Joan da, enara beltzak bezala, baina denborak ez du berak utzitako arrastoa ezabatu. Senideak, adiskideak, lankideak, ikasleak, herrikideak, irakurleak eta inoiz bera ezagutzeko aukera izan zuten guztiak hunkitu zituen Aretxabaletako poetaren heriotzak. Horren seinale izan ziren Euskal Herriko txoko ezberdinetan egin zizkioten goratzarre eta omenaldiak: horien artean, Hatsa Elkarteak irailean Senperen egindakoa edota hilabete berean Burlatan Nafarroako Poesia Biltzarraren baitan Aspaldikuk eskainitakoa. Omenaldi guzti hauetan parte hartu zuen Idazle Eskolak. Baina benetako agurra azaroaren 13an Bergarako UNEDen bertan egini zioten. Ikaskide eta adiskide izandakoaren sormen-lanak irakurriz gogoratu zuten, txalaparta eta irrintzi artean. Enara hegaldatu zen orduan, eta lurrean geratu ginenotako batzuk argitaratzeko prest utzitako Itsaso kontra bat liburuari azken ukituak ematen jarraitu zuten; eta beste batzuk Idazle Eskolako beka «Karmele Igartua Bengoa Beka» deitzea erabaki zuten; eta beste batzuk monografiko hau prestatzen hasi ziren, bere arrastoa ezabatu ez dadin.
Iritzia eta gogoeta
ZUBELDIA DE ESTEBAN, Leire "Aretxabaletako Enara" (Iritzia)
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Zubeldia de Esteban,Leire
- Kategoria: IRITZIA ETA GOGOETA
- Bisitak: 3707