Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

Bränskint. Hiri zatiak edota hiria. 

Aitortzen dut; umetan maite nituen ipuin ilustratuak eta orain ere oso gustoko ditut. Bakoitza bere zoroak bizi badu, ni marrazkiek zoratzen naute eta halaxe, nire azken aurkikuntza; Bränskint.

Goizalde Landabaso-ren azken liburuak Aritz Eiguren-en trazak ditu. Kontaketaren barruan mundu berriak sortzen dituzten eraikinak, etorbideak, zabuak, laranjak, kaioak, sabaiak, haizea. Idazleak hiri zatiak deskribatzen dizkigu; ipuinaren barneko ipuinak, narrazio motzak, kaleak, zirrikituak. Marrazkilariak ildo horiei zentzua ematen die batzutan, zentzua aldatzen bestetan, beste zentzu bat gehitzen edonola. Testua eta margoak eskutik helduta doaz liburuan barrena eta azken orrira heltzerako ondo lotutako mataza dela iruditzen zaio bati, marrazkiak ez daudela hor kasualitatez, ez direla alferrikakoak hitzak, ondo jositako soinekoa dela hiria.

Ez dakigu non dagoen Bränskint. Egoera eta pasarte batzuk gertukoak zaizkigu, edozein hiritan bizi ditugun eguneroko zatiak. Pieza domestikoak, hiri errealitateak. Aldiz, Landabasoren liburuan maitemintzen diren autobusak, zoriontasunarekin arazoak dituzten psikiatrak, belarria ebaki aurreko Van Gogh edota sarri kuzkurtzen den kuriositatea ageri dira. Eta adi; liburu honetan porlana labirintikoa baita. Ezaugarri guzti horiek irudimena astintzen dute. Hiridimena dira; idazleak propio bidean jarri dizkigun fantasia txikiak.

Jakina, ezagutzen ditugun hiriek bezala, Bränskint-ek ere ez du hasera eta amaierarik. Ez du hiria ordena zehatz batean paseatzera behartzen, has gintezke edozein txokotatik eta beste edozein orritara egin ihes. Eta hori du polita, hiri mosaikoa dela, ez dela gailentzen den atalik narrazioetan. Hiria osatzen duten hiri solteak direla Bränskint. Hiri marrazkiak edota marrazki hiridunak.

Ekhiñe Egiguren. 2011ko iraila.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli