A
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Zubeldia de Esteban,Leire
- Kategoria: A
- Bisitak: 25299
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire "Oinutsik" Luma berrien eleak Zem:7, 2009, 10 or. Zapata beltz dizdiratsuak aurrera doaz, sendo, pauso bakoitzean adokinetako laukitxoak pitzatu nahi balitu bezala. Eskubiko eskuan maleta darama. Beltza hau ere.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Artolazabal Amilleta, Amaia
- Kategoria: A
- Bisitak: 25571
ARTOLAZABAL AMILLETA, Amaia "Etortzeko joanak" Luma berrien eleak 2008. Zenb. 6, 11 or.Antzina idatzi zien Ritak gurasoei helbiderik gabeko lehen gutuna. Hura Maite zaituztet esanaz hasi zuen gerrako umeak. Izan ere, gudatik urruntzeko agurtu zituenean estazioan, negar bakarrik egin ahal izan zuen. Ordudanik, bizitzaren azken hiru laurdenak daramatza aurreko laurdenera eramango duen trenaren zain. Gaur bezala.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Aranguren Mujika, Josune
- Kategoria: A
- Bisitak: 24992
ARANGUREN MUGIKA,Josune "Habi-ohea"Mugalari .GARA . 2006-2-4 , 8.or Ilun irakurri ninduzun azken gutunean, badakit. Gaur ere banator negar malkoz idatziriko papera eskuartean dudala. Gaur ere nire txanda da, entzun! Ez didazu hitz egin nahi, beraz, entzun. Ilun usaindu ninduzun utzi nizun azken argazkian, badakit: irribarre isila, begirada galdua, buru makurra, hezur estuak eta azal zimurra antzeman zenizkidan. Eta bihotza? Eskerrak, eskerrak hura ikusterik ez zenuen izan...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: A
- Bisitak: 25889
ARANGUREN,Josune" Habi-ohea" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 43or.Ilun irakurri ninduzun azken gutunean, badakit. Gaur ere banator negar malkoz idatziriko papera eskuartean dudala. Gaur ere nire txanda da, entzun! Ez didazu hitz egin nahi, beraz, entzun. Ilun usaindu ninduzun utzi nizun azken argazkian, badakit: irribarre isila, begirada galdua, buru makurra, hezur estuak eta azal zimurra antzeman zenizkidan. Eta bihotza? Eskerrak, eskerrak hura ikusterik ez zenuen izan.