Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

11 URTE

oihane jaka2

Irudia: Oihane Jaka
aurkibidea
GAUR ere marrazoz josita dago itsasoa.
Itsaso lapurrari behin eta berriz eman diot indultua,
itsaso basati,
hiltzaileari.
 
Itolarria dudanetan zakatzak ekartzen dizkit,
arnasa kendu ordez eman,
eta beti, beti biguntzen dizkit
gogortutako erraiak.
 
Nola gorrotatu bihotzik ez duena.

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago