Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
 
poeta!
 maia_42.gif

Bakarrik eta enoratua sentitzen bazara ere,
eta zure ez-ulertuaren gogoa fusilatzen badute ere,
—beruna jasan duen tigrea bezala—
indartsuago ekin iezaiozu.

Oroit, itzalaren baitan babestu den izarra desegin dela;
diruak ere ez du gozatutakoa erosten,
eta IZATEA baino gozamen sakonagorik
ere ez dago.

Zure sentipenak,
deslotutako mundu antzu baten aitzinean
ernaldutako zuhaitza bezala,
gorrotoaren aizkorakadak desafiatu ditu,
eta ez da sekulan ere zure sentipena zapaldua sentituko;
maiteminduaren bertsoaren argitan —sutan!—
ez du ez urreak ez eta ahanzturak ere itzaltzen.

Ainara Maia Urroz

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago