Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 Presazkoaklina bo bardiIrudia: Lina Bo Bardi


Eskua luzatu nahi nizun, eta halere,
zeuk zabaldu zenituen neure armairuko ateak
nik gaizki eskegitako arropak erakusten nizkizun bitartean.
Ikusi zenituen iragandako solasak
eta gorpu bat ur eske udara zen gau batean,
zaharkitutako ametsak, zer dela ere.
Armairua zabaltzen dut
eta inori aitortu gabeko bakarrizketekin
egiten dut topo janzten naizen bakoitzean.
Politagoa litzateke
hozkailua zabaltzea limoiur beharrik gabe.
Zati erauziengatik izango da akaso,
dena bere ordena naturaletik ateratzeko joera aurkibidea
eta garaiera altuenetan arnasa galtzea,
tamalez armairuko ispiluak hitzik ez du guretzat.
Giltzak irentsi ditut amildegia aurrean,
esan ala ez esan
ama errietan dudala,
banaiz eta deus.

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago