Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 Udazken Berbak

Ia inork ez ditu irakurtzen oin-oharrak.
Udazken berbak dira gure bakardadeak.
Urrun entzuten nauzu, nire ahotsak ez zaitu ukitzen.
Gutunen letra txikira behartu gaituzte.

 

Badakit nahiago dituzula letra borobil handiak,
haietan arinago antzematen dira-eta sekretuak;
baina letra txikira kondenatu gaituzte, isil-gordean.

 

Oin-orriotako bakardadean eraiki dugu
geure errepublika, arnasa geldoan.
Armiarma hari mehe batek ozta-ozta
zintzilik eusten ditu nire begiak, zuganako bidean1

 

_______________________________________________________

1 Egon lasai, maitea.
Joan dira afaltzera zelatariak.
Ez ditu kukuak berriz deituko
lerro hauek zure begietan lo hartu arte.

 

 

Mikel Etxaburu

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago