Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 Gelako bisutsa

Gela itxi, bero, itoa,

lanpara eguzki egina,

mamurtutako haize etsia,

izerdia, ohe egin gabea.

 

Hotzikarak sorbaldan behera,

euli ustel gose bat gelan barrena,

irribarre goriak airean zelatan,

elur maluta berdeak horma zokoetan.

 

Musika errepikakorra argi-ilunekin dantzan,

ahokada bat arnasa jabe bila,

bakardade neurtua,

hutsune behartua.

 

Denboraren joan astuna,

erlojuak ihesi,

orri zimurtuzko metak,

desjabetutako esapideak.

 

Otoren tximeleta eriak elkar laztantzen,

lipartutako sentimenduak,

ideia erdibituak,

ideia lausotuak.

 

Poema erditu ezinaren usaina dario.

Unai Baztarrika

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago