hitzen sukaldariRuth Martin Apezetxea zendu da 2020an.

Webgune honetan argitaratutako lanez gain hainbat antzerki-tailerrretan aritu zen, eta osatuta utzi zituen ipuin-bilduma bat eta nobela bat, Eusko Jaurlaritzako sorkuntza beka jaso zuena.

Nati, umezurztegi batek neska baten bizipenetan oinarritzen da nobela, eta 1914-1931 bitarteko aldian kokatzen du Hernanin, oso ondo dokumentatu zuen garaian. Bere hainbat lagunek 2021ean argitaratu asmo dute.

Gure eskolakide Ruthek askotan hizpide izaten genuen idazkuntza eta sukaldaritza lotu zituen Hitzen sukaldari lanean.  Irudiak Larraitz Mendiabe Apezetxeak jarri zituen. Guri, berriro, geure zentzumen guztiez eta gure oroitzapenez dastatzea dagokigu.

Eguberri on!

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago