Bihar emango da ezagutzera KARMELE IGARTUA SORKUNTZA BEKAren irabazlearen izena. Epai-mahaikide izan dira Bergarako Idazle Eskolako kide diren Pako Aristi, IƱaki Zubeldia eta Itziar Gomez idazleak.

Hamasei narrazio-lan aurkeztu dira 2019ko ediziora, gehienak hamaseitik 20 orriko lanak. Aurkeztu diren lanen maila oso ona da epai-mahaikide guztien iritzian. Hartaraino non azpimarratu nahi izan duten, lan gehienak argitaragarriak direla.

Lan guzti horiek irakurri eta baloratu ondoren bihar emango dute bihar Aretxabaletako udalak eta Bergarako Idazle Eskolak epai-mahaiak eman duen erabakiaren berri. Ekitaldia zabalik izango da edozeinentzat, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean Abenduaren 28an, eguerdiko 12:30etan.

Aretxabaletako udalak eta Bergarako Idazle Eskolak laugarren aldiz antolatu dute elkarrekin Karmele Igartua Sorkuntza Beka. Aurreko urteetako irabazleak izan dira 2016an Alaitz Olaizola, Sugegorriak izeneko haurrentzako antzerkiarekin, eta Uxue Arzelus , 2017an Paris izeneko gidoi-lanarekin. 2018an Miren PeƱagarikanok jaso zuen saria, Nik kontrolatzen dut makina poema-liburuarekin.

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago