Alaitz Olaizola, beheko ilaran ezkerretik aurrena, sari banaketa ekitaldian. (Goiena.eus)    

Aurten Aretxabaletako Udalak eta Bergarako Idazle Eskolak elkarlanean antolatu dute aipatu Beka hori. Laburmetrai-gidoiak aurkeztu behar ziren lehiaketara. Eta hogei lan aurkeztu dira. Horietatik bi dokumental-gidoiak.

Beka honen irabazle “PARIS” lana izendatzea. Sari hau emateko gogoan izan ditu epaimahaiak obraren originaltasuna, pertsonaia nagusia ondo borobildu izana, garapen dramatikoa, euskara egokia, eta grabatzeko modukoa izatea. Saria 2.500 €koa da. Paris lana www.idazten.com orrian argitaratuko da.

Uxue Arzelus Lasa, Sorkuntza Bekaren irabazlea, Donostiarra da. Zuzenbidean graduatu ondoren zinea ikastera joan zen Bartzelonara, eta bertan Zine Zuzendaritzan graduatu zen. Hainbat laburmetrai idatzi eta zuzendu ditu, horien artean Egunero laburmetraia. Euskara bizi nahi dut lehiaketan Donostiako Zinemaldian eta Hendaia Film Festival-ean lehen saria jaso zuten. 2015eko eta 2017ko ZInemaldietan Berria egunkarirako idatzi ditu zinema-kritikak idatzi ditu.

Bestalde, lanaren kalitatea eta originaltasuna baloratuz, epaimahaiak bi aipamen egitea proposatzen du. Lanaren kalitateari begira, “218” izeneko gidoiari aipamen berezia ematea kontakizunaren bizitasunagatik, emakume hiper-estresatua dramazitzatzeko erabilitako baliabideen originaltasunagatik, eta euskararen egokitasunagatik. Aipamen honek ez du sari ekonomikorik. Lan hau Alaitz Olaizolak idatzi du, joan den urteko Karmele Igartuaren Sorkuntza beka irabazlea.

Irabazleak eta aipamena jaso dutenei Bergarako IDAZLE ESKOLAK eskaintzen dien sariak dira bere lanak www.idazten.com orrian argitaratzea, alde batetik, eta bestetik 2018 urtean IDAZLE ESKOLAK antolatutako edozein modulutan parte hartzeko aukera, matrikularik ordaindu gabe.

Alaitz Olaizola Bordak haur eta gazte literaturako 10 liburu baino gehiago idatziak ditu, eta batez ere, antzerkigintzan, antzerki-sortzaile eta zuzendari gisara aritu da. Joan den urtean Sugegorriak lanarekin irabazi zuen Karmele Igartua Sorkuntza Beka.

Gehiago irakurri:

Goiena

Hitza

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago