Juan Inazio Iztueta
Margolaria:Hombrados Oñatibia
   

Bi urtez behin egin ohi dituzte hainbat herritan ibilaldi literarioak Bergarako IDAZLE ESKOLAko kideek. Batean Arrasaten eta Arantzun, hurrengoetan Bergaran eta Orexan.

Baliagarriak izaten dira egun horiek idazle klasiko bezten lanak berrirakurtzeko.

Aurten Zaldibian XIX. mendean Hego Euskal Herrian euskaraz idatzi zuen idazle laiko bakan baten jaiotzaren 250. urteurrena ospatuko da.

Hori dela hainbat ekimen antolatuta dago bi asteotarako. Hitzaldiak, irakurketa literarioak, dantza-saioak...

Larunbatean goizeko 9:30etan emango diegu hasiera idazle eskolakook gure ohko eskolekin, eta Iztuetari buruz antolatutako erakusketaren azalpenak goizeko 10:30etan emango ditugu Karreraenean, alegia, Zaldibiko Kulturetxean. Plazan dago. Ondoren, Zaldibiari buruz Iztuetak aipatutakoak irakurriz egingo den ibilaldian parte hartuko dugu, eta 14:00etan, nahi duzuen guztiak BAZKARIA. Bazkariak 25 € kostako da. Izena eman, mesedez, niri erantzunez, asteazkena baino lehen.

Urtero bezala zuek eta zuen lagunak eta familiakoak ere gonbidatuta geratzen zarete goiz-pasa honetara eta bazkaltzera. Kontu zaharrak berritu eta ideia berriak sortzeko abagune espeziala.

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago