Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

saiakera7Idoia Gereñu

Laburpena: Jarrai antzerki-taldeak euskal antzerkigintzaren norabidea aldatu zuen ia hamar urteko ibilbidean, 60ko hamarkadan. Frankismo garaia betebetean zela, gazte-kuadrilla bat elkartu eta, gerraurreko ohiturei jarraiki, oholtza gainera igo zen, antzerkia aitzakiatzat hartuta. Xedea euskara zein euskal gizartea esnaraztea izan zen. Ordurako, belaunaldi berriek mundua ulertzeko bide berriak proposatu zituzten munduko zenbait herrialdeetan; mugimendu abangoardistak arte-diziplina anitzen bidez adierazi ziren, eta sentipen hau Euskal Herrira iritsi zen. Aitzina pausoak emateko gogoz, Jarrai antzerki-taldeak beste herrialdeetan eszenaratzen ari ziren abangoardiako antzerki-testuak euskarara ekarri zituen. Ildo beretik, euskaraz sortutako testuak ere eszenaratuko zituen aurrerago. Molde estetiko eta dramatiko berriak proposatzeaz gain, gazte euskaradun kulturazalearen irudi eta eredu bihurtu ziren Jarraikideak, beste diziplinei modernitaterako bidea erraztuz.Irakurri osorik... PDF

Idoia Gereñu