Gereñu
Gereñu Odriozola, Idoia

Biografia

Tolosan jaioa (1980). Filosofia ikasi zuen EHUn eta Humanitateetako master bat Madrilen, arte eszenikoekin lotura zuena. Master bukaeran gerra aurreko eta erbesteko antzerkigintzari buruzko ikerketa egin zuen. Ondoren Jarrai antzerki taldeari buruzko doktorego tesia ere egin zuen, gerraosteko abangoardiako antzerkiari buruzkoa. Antzerki irakasle moduan jardun du hainbat tokitan eta baita filosofiako irakasle moduan ere. EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale elkarteko koordinatzailea izan zen bi urtez. Garai bateko antzerkigintzaren inguruko kontuak jasotzeko elkarrizketatu genuen; une hartan filosofia eta musika irakasle gisa zebilen Tolosako Laskorain ikastolan, eta Katiuska antzerki taldeko zuzendaria zen.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli