![]()  | 
DEABRUAK
Nork deskubritu ote zituen deabruak?
sekula amesten ausartu ez zen 
 lurzaleak, 
koloreetan erreparatu gabe aurrera jarraitu zuen
 hark, 
senari kasu ez eta beldurraren esanetara jartzea erabaki zuen 
 gizaki ustekoak, 
edertasunari adi jarri gabe, egunak pasatzen utzi zituen 
 batek, 
errazagoa zelakoan, ekin gabe egotean zailena aukeratu zuen 
 gizagaixoak, 
edo hiltzean, bizi zen artean dastatzen ausartu ez zena galtzearekin
 beldurtu zenak? 
Ala,
 deabruak beraiek sartzen dira 
nor diren ulertu ez dutenen erraietan barrena, 
lurraren arrailduretatik laba jariatzen denean bezala 
eta izan zitekeen guztia galtzeak dakarren 
oinazez eta desesperazioz bazkatzen ote dira 
azkeneko gauetan?



