Dolores
AGIRRE, Maria Dolores

ei1 Biografia


1903an jaio zen Errezilgo Etxeberri etxean. Sei urtetik hamabira bitartean herriko eskolan ikasi zuen eta hamalau urte bete zituenean maistra ikasketak egiten hasi zen Donostian, Mandas Dukearen kalean zegoen Escuela Normal izenekoan. Maistra karrera egin zuten lehen emakumeetako bat izan zen, besteak beste Julene Azpeitia, Katalina Eleizegi, Elbira Zipitria, Elixabete Maiztegi, Maria Dolores Goia eta Julia Fernandez Zabaletarekin. 1942an ezkondu zen Eugenio Lasheras donostiarrarekin eta bi seme-alaba izan zituen: Maria Dolores, Mariaren Lagundiko moja eta Eugenio, medikua.

Irakasle ikasketak amaitu bezain laster Antiguoko eskolan hasi zen ikasgela batean maistra lanetan. Bestalde, bere etxean ere euskara irakasten hasi zen eta baita ere Euskal Iztunde Eskolan, Ateneoan, Alargunen Klubean, Emakumeen Kultur Etxean eta abarretan eman omen zituen euskarazko klaseak. Horretaz gain ikastaro bereziak ere ematen zizkien andereño eta andereñogaiei.

Urte batzu beranduago, 1953an Euskal Izkera ta Iztunde Ikastolak berriro ateak ireki zituenean Maria Doloresek hartu zuen bertako ardura 1973an jubilatu zen arte.

María Dolores Agirrek garrantzi handia eman zion itzulpengintzari, ez bakarrik antzerki lanak itzuliz, Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalerako ere itzulpenak egiten zituen. Euskal itzultzaileen aitzindaritzat hartua izan da, eta Lurdes Auzmendik egin zuen Bidegileak sailerako bere biografia.

 

Irratian ere aritu zen, 1955etik  La Voz de Guipúzcoa irratian

Euskaltzain urgazle eta Euskerazaintzako kide izan zen.

Bibliografia

Auzmendi, Lurdes " Mª Dolores Agirre"  Bidegileak  PDF

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli