Ernaltze hartatik
Tatuaia: “Giza gorputzean orratz eta gai koloretsuz
ezarritako irudi kendu ezina” Adorez 4.
Fereka daiteke orbain urdindu bat;
eta itsaso urdin batek fereka dezake,
eta itsaso beltzak, eta gorriak;
eta itsaso urdin batek fereka dezake,
eta itsaso beltzak, eta gorriak;
fereka daiteke azala eta negarra
eta barrua eta gogoa;
eta fereka dezake haizeak, eguzkiak,
irribarreak edo eskuak;
fereka daiteke
paperean idatzitako hitza
eta paperean idatzitako hitzak ere,
fereka dezake.
Nire hatz erakusleak
zure liburuko hitzak ferekatu ditu
eta gorputzean, orratzez, koloretan
markatu zenuen izan nahia;
baina, zure hitzek
eta eguzki urdin batean tatuatutako biziak
ferekatu dute nire hatz erakuslea,
eta dena.