Isilak dio
Hitz egin: “Besteei -ahozko hotsen bitartez-
norberen pentsamendua adierazi”
Adorez 4.
Gau batean amestu dezaket nire historia, eta geroa; loak hartzen nauenetik esnatu arteko ez denboran, eta aldatu izaeraz eta eten nekea. beste batzuen ametsetan bizi naiz, ordea, itzarrik, beti itzarrik, preso; beste batzuen gauean historia haien neurrira eraikitzen eta ez naiz, ez, nirearen jabe, loak hartzen nauen arte. ...Ahaztu zitzaidan asmoa, ahaztu ametsa, ahaztu izan nahi nuena. Hona naizena edo ni izatea nahi dutena. |