Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
hostok_zuriak.gif

HOSTO ZURIAK MAHAIAN

Hosto zuriak mahaian, arkatza, euriaren zain
burua asetzeko, eskuak lagun, begiak maitale:
bakartasuna eskaileretako burrunbak hautsi du.
Atea intzirika behin eta berriro!
Hegazkinak joan-etorrian etengabe!
Berokia jantzi eta bazoaz!
Itxaropena.



Jo dute elizako kanpaiek inoiz baino ozenago,
joan dira joan tarte estuari bide eginez.
Begiratu gabe agur egin nahi izan duzun koldarra zara, lagun.
Azpimarratzen ari zarenean min ematen didazu begien alde ezkutuan.
Itzuli zara azkenean, banekien, eskerrik asko
itzali nahi baninduzun ez duzu lortu
gogoratuko zara inoiz euriagaz eta arratsalde aspergarri hauekaz
esan nahi baina zuk begiratu ez.
Ihes egin didazu.
Zuhurrago ibili beharko dut hurrengoan.
Badakit motxila gorria daukazuna.
Gua izanez gero nirea beltza da eta atea zabalik uzten diot hurrengoari.


 
 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli