ANDONI
Goizeko zazpiak ziren goizero bezela joan zinen zure kotxea hartu eta lanera joan zinen lanera, zure gustoko lanera joan zinen bidea hartu eta lanera joan zinen bidea hartu eta bizitzan aurrera joan zinen bizitzan aurrera, aurrera joan zinen bakoitzak badu bere bidea batzuena luzea eta besteena ez hain luzea zurea ez zen hain luzea motzegia guretzat. Joan zinen, betirako joan zinen gure ondotik joan zinen gure bidetik alde egin zenuen gure jaietatik alde egin zenuen gure egonaldietatik alde egin zenuen gure mundu honetatik joan zinen Nora joan zinen? Non zaude? Non aurki zaitzakegu? |
Bizirik gabe ikusi zintugun
zure gorputza geldi, isil, bizigabe zure aurpegia zure betiko irrifarrik gabe biziaren bidea bukatu zen zure bidea hartu zenuen zure ilusioak zurekin joan ziren zure proiektuak zurekin joan ziren/halere, gurekin zeunden/ zaude eta egongo zara betirako egongo zara Eta orain urtea pasa ondoren zu burutan zaitugu zure falta somatzen dugu zure irrifarraren hutsunea dugu zure laguntasunaren, jatortasunaren, alaitasunaren beharra dugu Joan zinen baina gurekin zaude gurekin zeunden, zaude eta egongo zara betirako. |
|||
Irudia:Ander Zuloaga/Carola Giraudo |