Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 Fikzioaren alter egoagatiklina bo bardiIrudia: Lina Bo Bardi

Lerro batzuetan zintzilikatzen bazara,
nahigabe,
eta zeure buruari berau zer den galdetzen badiozu,
bidean trumoiak eta tximistak harrapatu zaituztenean
hotzarekin eta kazkabarrarekin norgehiagokan,
etxea eta “etxea“, ez badatorkizu burura,
baizik eta txokolatea, zerbitzariaren ezpainak,
sekreta bat mahaiaren alboan
eta erabaki batek bidegurutzatzen zaituen unean,
eramaten utzi eta ez dakizun leku batean amaitzen baduzu,
gaueko ordu txikietan
kaleko eskalea garagardo batera gonbidatzen,
ohartuko zara,
zure gogoaren nahierak ordenatutako arazoaren lainoa aurkibidea
besterik ez dela,
gasolina ahitu zaizulako
edota kotxeak matxura bat izan duelako
eta gaurko hitzordura mugikorra ez eramatea erabaki duzulako,
badatorrela ikusi eta iristen ez den oihartzun bat bezala
etengabe traizionatzen zaituen itxarobidea balitza,
jazoko denaren hurrenkera paisaia ikusezina delako.
Horregatik eta ezin dudalako bereiztu
zer den soinu-lerro hori zehazki,
izan kausa, azare edota ekibokazio,
idazten dut,
ez nazaten hitzek gehiago
iraganetik etorkizunera lotu
-edo alderantziz esanda-,
ez nazaten hitzek
etorkizunetik iraganera berriz ekarri,
zugana itzultzen naizen aldiak lerratuz.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli