Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 Egunsentianlina bo bardiIrudia: Lina Bo Bardi

Mundua aldatzen ari da
eta oroitzapenak geratuko zaizkigu.
Zure gorputza nirearen alboan
itsasoa
eta hegazkin eraitsiekin batera erre ziren dokumentuekin bezala
ezer gertatu ez zela antzeztuko dugu.
Gau batean abestu ez nizuna aitortuko dizut
desagertuak ez direla agertu oraino,
nik behin ihes egin nuela mundutik atsalde batez,
eta atsegin dudala batez ere irri egiteko duzun modua.
Baina oroimenari zor zaio, lehen harriak genituen lekuetan
loreak izango ditugun esperantza eta alderantziz,
lehen loreak genituen lekuetan harriak geratuko diren izua. aurkibidea
Horregatik etorri lasai,
ez dut teoremarik asmatuko
ez antidotorik,
ez munduko bakea abiaraziko duen oihurik.
Etorri zabaldu besoak eta besarka nazazu, aixkide
zortzi hankako dron batek egingo lukeen gisan.
Gu baino urrutiago dago oraindik,
goza dezagun hondamendia 
arrastorik utzi gabe.
Ez gara Argiaren Hirira iritsiko,
ilunean jarraituko dugu
itsuki geurekor, inozenteki erosokor,
burbuila errudunei putz eginaz
ingurua dardarka eta gu lekutik mugitu gabe,
geure funtzio sozialari
entzungor egin bitartean.
Mundua aldatzen ari da
harriak loreak nola gudan
eta ni, hemen
musika zarataren erdian
kokakola bat edaten
-itsaso higatu oso bat-,
zure bila.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli