Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 Errukizko obralina bo bardiIrudia: Lina Bo Bardi

Etxea besomotzaren gogoa lez eraitsi da,
teilatua sabelak jandako orein okatua
erori da armiarma sare baten mende
-eta euliak nonahi uztaila erdian-.

 

Paretean zintzilik geratu den ate kondarra zabaltzen dut,
bizkar ematen diot lorategiari,
oinezkoek obrei begira zeharkatzen dute kalea
-txistua Pavloven txakurraren ahoan-.

 

Buelta erdia eman eta atzean utzi dut
nire gaztaroak hartutako etzalekua. 
Neuk eman ote diot su jaunaren etxeari?
-suhiltzaileak anbulantzien hotsekin despistatu bitartean-. aurkibidea

 

Ez nuelako hautatu nire izenik
damu dira akaso pospolo eta prostitutak,
bihurtu nintzen errezu erreagatik
galdu dut nuen apurra.

 

Errukirik ez
-ahizpa dator mugikorra eskuetan-.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli