Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 Atzo gaur etorritalina bo bardiIrudia: Lina Bo Bardi

Farola batek argiztatzen ditu orain,
bere leihoko landare zelatariak:
felinoak dantzan eta ukelele bat
zaborrontziaren alboan.

 

Parkeko zuhaitzek
negar egiten diote hodei gris bati,
haizeak mozten du belarra,
ilargiak itzalari, errua bota.
Nork kenduko dion inozentzia,
ala nork kendu,
-goiz eta beste inola ere-
kendutakoa kendu ezin denaurkibidea
galderan aurkitzen da, my friend,
lehen puntu eta koma.

Zabor emozionalak trenei ihes egiten
uzten dien geltokian da
oroimena,
atzo gaur etorrita.
Gutxietsitako bizitza
B
A
D
O
A
eta horrela idazten du:
- Badakit, “orain den gizona urrun dago
 orduko euriaren aldera”, - esango zenuketela-.
Eta badoa,
haize zirimola batean bildurik
enegarrenez,
gabonekin izendatzen den
zure sindrome kronifikatua.

Etxe konplizea baina, ez da lekuz mugitu oraino.

Ikusten dituzuenak
betiko argi laranjak dira
sirenen ordez,
eta ez ,
ez dugu barkatzen duen
ama bihotzik,
ondo bai-baitaki jada
ez zinela geroztik, “berdina” izango.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli