Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 Ahotsak
Hitz egin izan dut
auskalo noren ahotsaren jabe nintzela.

 

Idatzi izan dut,
tinta gorriz,
urdinez, beltzez,
tintarik gabe ere,
idatzi egin dut.

 

Putz egin eta,
esandakoak,
idatzitakoak,
euri urak eraman ditu arraskan behera.

 

Paperezko itsas ontziak eraiki ditut
hitzok
nabiga dezaten.
Galdu egin dira baina,
azukrea uretan bezala.

 

Txintxetez josi ditut
hitzok
hormetara.
Odol hustu egin zaizkin baina.

 

Tatuatu ditut berunezko
hitzok
behatzetan,
oinetan,orkatiletan, belaun buruetan.
Hondora naramate baina,
ezinbestean.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli