ez nauzu ezagutzen ama
̈Ez nauzu ezagutzen ̈ esaiozu amari
suak busti eta elurrak erretzen duenean,
gauez argitu eta egunez iluntzean,
ez nauzu ezagutzen ama.
Amak hezitako arkumea
otso artean hazi da,
otsokume izan nahi duela
dio uluka,
harrapakariari ez zaio otordurik falta.
Esaiozu amari ez nauela ezagutzen
kilkerrari galdetzeko nor naizen
harri berberaz
estropezu egiten dudanean,
galdetzeko hiztegiari
hitza zein orrialdetan galdu dudan,
dorretxeko kanpaiei itaundu
maitasunean sinesten dudan.
Gaur ere entzun dut ama
arkumearen ulua zuri deika.