Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
karmele1

sentitzen dut

sentitzen dut
Sentitzen dut...
begietatik,
belarrietatik,
sudurretik,
ahozulotik,
gorputz osoa biltzen nauen narru azaletik.

Sentitzen dut... izan nintzela izan gabe...
aitak eta amak sortu arte.

Sentitzen dut... nola zeu ikusi
eta nagoen bizi.

Sentitzen zaitut... gertu zaudenean,
hezur haragizko bidean.

Sentitzen zaituztet... pozik zaudetenetan
edo ilunpean.

Sentitzen haut... bizi-bizirik heure berbetan,
idatzita utzi hitunan olerkietan.

Sentitzen dut... zuen hutsa, aurrekoen hatsa,
bakardadearen garratza.

Sentitzen dut... hitz hauen oihartzuna dela euskera,
gure arbasoen hizkera.

Sentitzen ditut... nire gabezia,
umearen irria.

Sentitzen dut... bizitza bizia !

Eta azken auzia ;
Gero... begiekin ikusten ez denean... sentitzen al da ?

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli