Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
marlene

Marlene Dietrich platz

Noraezean heldu ginen
-nola heltzen diren aingeruak hirietara-
eta han zen ziutatea gure zain eder, eme, maluros;
Wim Wenders-en filme hartan bezala, zuri beltzeko sepian.
Harresia aspaldi eraitsi zutela esan zigun norbaitek
eta halere oinez ikasten ari zen haurra zela hiri berria oraindik.
Marra gardenak bazirela ohartu ginen gu,
hiria bitan banatzen zuten hesiak;
iragana han eta geroa hemen;
nire hitzak gertu eta zureak urrun.
 
Noraezean heldu ginen
-nola heltzen diren aingeruak hirietara –
eta aktore izatera egin genuen jolas,
egin genuen negar, oihu eta salto, gidoiak eskatu ahala;
bihurtu ginen oharkabean biztanle, ezjakinean hiritar.
 
Noraezean heldu ginen
-nola heltzen diren aingeruak hirietara –
eta geure egin genuen hiria,
gereziondoek bere egiten duten bezala haizea
zelaiak inarrosten dituenean.

Ekhiñe Egiguren

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli