Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
hiriak1
 

GOGOAN DUT HAU DENA ZELAIA ZEN GARAIA

Gogoan dut hau dena zelaia zen garaia
gure haurtzaroen eskenatokia zen basoa.
Belar berdea, zeru urdina,
ur gardena,fruitu gordina.
Ibai ertzean ortuzik oroitzen zaitut
denbora hatz artetik errekarri gainera ihes
amuarrainak eskuetatik nola.
Egun asfaltoz gaindi diren bideak
urratsez urrats trazatu genituen guk
hau dena zelaia zen garaian
gereziondo adarretan loratzen ziren irriak
ernetzen ziren desirak
eta masustak biltzen genituen egunak datozkit niri gogora
hau dena zelaia zen garaia
Altzairuz, beiraz eta forjaz,
etxeorratzak eraiki diren lekuan
altxa genituen guk ametsak
hitzez, isilez eta irrikaz
hurbilera kulunka zitzaizkigun begiradak
txoriak gaur telefono harietan bezala
Fabriketako kea behe lainoarekin nahasten da orain,
Oroitzapenak zebrabide eta autoen irrist hotsekin.
Galdu egiten dira egunak eta gauak
paisaia arrotz urbanoetan
zementu iturriak
burdin zuhaitzak
hormigoi hondartza eta kutsadura ekaitzak.
Metropoliak bortxaz memoria hiritartu digun honetan
nik hau dena zelaia zen garaia dut gogoan

Ekhiñe Egiguren

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli