Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 
botoia1

GUTUNETAN -DENBORA I-

Denbora igarri dut gaur
denboraren barman
... amets batean
eta ez dut gogoratzen ondo zer
baina zen zabaltze bat,
intxaur moxkola
edo lore muina irekitzea bezala,
haritz enborraren bihotzean
markatutako zirkulua zirkulu barruan
eta beste zirkulu bat
aurreko zirkulua jasotzen zuena.
Biribildua zen denbora
ez zen pasatzen,
mamitu egiten zen
zabaldu
bete
koloretu
ihintzetan busti
eguzkitan gozatu ...
Eta etorri naiz
banekien zerbaitetaz jabetzera
ah! bai!
ez nekien ondo ametsa zen edo ...
egia da eta, halaxe naiz.

Karmele Igartua

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli