Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

luma15    
   

Hitzen oihartzuna

Eta non geratzen dira esan gabeko hitzak?
Zein kutxatan daude gordeta?
Non gure aiton amonenak?
Esan egin nahi ditugu...
baina denboraren gurpilak harrapatuta,
ezin.

Esan nahi nizuke, ama,
zorioneko naizela zure zati izanda.
Esan, aita, ez dagoela inongo basotan
zu bezalako enbor sendorik.
Zuri, esan, gau beltzari aurre egiteko
sosegua ematen didazula, bizipoza.

Eta zuei, asteartean ikaragarri poztu ginela
Egunkariari lepoko soka askatu ziotelako,
baina halere euskaldunak gaudela eztarriko minez.

Hitzak ditugu esku-eskura, sentitzeko, esateko,
eta guk geuk mututzen ditugu.

Non dago esan gabeko hitzen kutxa?
Nahi nuke eduki haren giltza.

Piztu irratia!

Itziar Gomez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli