Arruko Martin Aranbururi Itsaso zabaletik
( eta emazte Marianari) 1927ko martxoaren 22an.
... Badakit, aita, idatziz baino, ahoz aho esan beharrekoak direla hemen irakurriko dituenak. Baina gure etxean, eguneroko jardunean beharrezkoak ziren elkarrizketetatik at, soberan ziren berbak. Nik horiek paperean gordetzen ikasi nuen eta idatzian trebatu nintzen ahozkoaren aldean ondo. Horregatik, oraingoan ere, gutuna aukeratu dut berorrekin hitz egiteko; horregatik eta esateko dauzkadanak gurean soberan leundeken berbak eskatzen dutelako .
Berorri zuzendu nahi izan diot nire agurraren bermea.
Herria utzi eta munduaren beste aldera abiatzea ez litzateke ezer ni gizonezkoa banintz; emakume izanik, ordea, inork gutxik ulertuko du gure herrian, ez eta gure etxean ere, nire erabakia. Eta hori da hain zuzen, emakume izatea, guretik urruntzearen arrazoietariko bat.
Hemen, ezkontzea beste aukerarik ez dut; atzerritik berriz, munduaren mendebaldetik, beste aukera batzuen notiziak datoz.
Bai, berorri zuzendu diot nire agurra, berorrek badakielako barruak gidatzen gaituela dagokigunera; arrazoiak gutxi duela egiteko barruko gogoak, bihotzak, bizi barik, iraun bakarrik egiten duenean eta, ezer esateko buruak, barruko senak hori aldatzea erabakitzen duenean. Berorrek badakielako zilegi dela norbera norberaren lekuaren bila abiatzea.
Hil ala biziko bidaia izan zen berorrena urrineko itsasoak eta lurrak zeharkatuta etxerako bidea egin zuenekoa.
Berorrek etorri beharra zuen, biziko bazen, eta nik, aita, joan beharra.
Berorrek itzultzea bezain ezinbesteko dut nik alde egitea.
Berorri sartaldetik sortalde honetara; ni hemendik sortaldean harantzago.
Jakingo du gure amaren mina sosegatzen, eta ulertarazten alabaren ihesa.
Azalduko dio amari agur esatea betik dela nekeza, baina aldi berean ezinbestekoa batzuetan, bide berrietan ausartzeko; agur esatea atea irekitzea dela, eta abiatzea, datorkigunaren zain egon barik, nahi dugunaren bila abiatzea.
Igorri nahi diot gainera berorri, eta berorren bitartez gure ama onari, inoiz esan bariko berben artean, biontzako gordetzen ditudan maitasuna, begirunea eta esker ona daramatzadala edonora noala ere, eta biongandik neureganatutako indarra izango dudala gidari bizitzaren bilatze lanetan.
Izango dute biek alaba honen berri lur berria aurkitzearekin batera.
Bihoakie gaur aitari, amari eta neba arrabei
kresalaren arnasa urdin-urdinarekin batera, nirea.
Graziana.