Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
<< Klak-klak>>

7k1023Ilustrazioa: Cristina Fernandez

Esnatu eta berehala konturatu da Karmen zerbait arraroa gertatu zaiola. Usain berezia hartu du, gorputza astun dauka eta mingaina latz, hormigoizko zutabe bat bezala. Ilea sumatu du gorputz osoan zehar.

Komunera abiatu da, eta arrotz egin zaio bere ibilera. «Klak-klak» entzuten du pausu bakoitzeko: bere azazkalak dira. Eta ispiluaren aurrean kokatu denean, pantera bat ikusi du: begi berdedun pantera beltz bat.

Dutxara sartu eta ur-zurrustaren azpian gelditu da luzaroan, berotasunean goxo. Tarteka begiak ireki ditu, baina ez du bere ilerik gabeko azal leuna ikusi. Ez: gorputza ile beltzez estalita dauka, bibote tente zuriak aurpegian eta sekulako letaginak ahoan. Pantera bat da, eta boteretsu sentitu da.

––––––––––

Mundu guztiak zekien Jorge gaiztoa zela, zital, doilor eta bihozgabea. Baina ni berarekin maitemindu nintzen.

Lehen irainaren aurrean ez nuen erreakzionatzen jakin. Ez nintzen jabetu haren esanahiaz. Burua jaitsi eta errealitatea ukatu nuen. Hiru urtez luzatu zen infernua.

Etxeko sarrailan giltza sartzeko moduagatik, banekien haserre zetorrela eta berriro iraindu eta joko ninduela. Horrela gertatu zen azkenengoz, duela zortzi hilabete. Atea ixtean, danbatekoa nire barnean sentitu nuen.

Sukaldera etorri zen. Begirada haserre bizia zuen eta orro egin zidan amorruz. Alkohol kiratsa hartu nuen. Tipula txikitzen ari nintzen eta aizto handia nuen eskuan. Dardarka nengoen, paralizatuta. Niregana hurbiltzen ikusi eta aiztoa altxa nuen. Baina handiegia zen dardara, ezin nuen aiztoa kontrolatu, eztarrian arroka handi bat kate- atu zitzaidan eta garrasiak barruan geratu zitzaizkidan. Kakahuts, pottobero eta puta deitu zidan, eta mahai gainean zegoen tomate-potoa paretaren kontra lehertu zuen. Gero, sorbaldetatik heldu, astindu eta ni ere paretaren kontra bota ninduen. Aiztoa lurrera erori zen.

Beldurrak sukaldea bete zuen. Ez nuen besterik sentitzen. Beldurra eta beldurra eta beldurra.

Lurretik aiztoa hartzera makurtu zen, eta une hura balkoira ihes egiteko baliatu nuen. Aiztoa eskuan zuela nire atzetik etorri zen, ziztu bizian pdf2eta bortizki, bidean zeuden aulkiak botaz.

Ostegun ilunabarra zen. Kalean afari prestaketen hotsa entzuten zen sukaldeetako leiho irekietan zehar: sardexkak plateren kontra arrautzak irabiatuz, olio beroa antxuak frijituz, plater hotsak…

Eta balkoitik salto egin nuen. Salto egin nuen eta guztia isildu zen. Bere aurpegia ikusi nuen balkoiko barandan zehar: begirada izoztua zuen, baina ez zegoen ikaratuta.

Erortzea mantsoa izan zen eta pixkanaka beldurra arindu zitzaidan. Amesgaiztoa amaitu zela uste nuen eta horrek ondo sentiarazi ninduen.

––––––––––

Zau

ri larrien ondorioz, hiru hilabete pasa nituen ospitalean. Geroztik lagun baten etxean bizi naiz. Apenas irteten naiz kalera eta orduak ematen ditut salako begiratokian. Jorgeri urruntze agindua ezarri zioten.

Salako begiratokitik beheko plazatxoa ikus dezaket: “Spar” denda, “Juli” taberna, prostituten kale-kantoia…

Auto beltz bat sartu da plazara. Ezagutu egin dut: Jorgerena da. Dardarka hasi naiz. Jorge prostituta batengana hurbildu da autoan. Rosana oso gaztea da, ile luzea du, gona motza, tiradun kamiseta, eta bularraren zati handi bat bistan uzten duen eskotea. Gorriak dira ezpainak, poltsa eta takoidun zapatak. Hitz gutxi egin dituzte eta emakumea autora igo da, urduritasunagatik agian gonamotz motzegia beherantz tiraka. Autoa urruntzen ikusi dut.

Hiru ordu beranduago, taxi bat gelditu da kale kantoian, eta Rosana atera da, herrenka eta zabu-zabuka. Ezpainmargo gorria aurpegian zehar zabalduta du, odol lehor arrastoekin nahastuta: jipoitu egin du. Inguruko neskak hurbildu zaizkio laguntzera, baina espantuka hasi da; ez du ikusten nor duen inguruan, begiak hain ditu itxita jipoiaren ondorioz. Antonia mantal eta guzti atera da “Spar”- etik eta Rosa

na besotik helduta eraman du.

Aurreko etxeko begiratokian Aurora dago. Azkenaldian, Rosanari logela bat alokatuz eta arropa josiz osatzen du bizitzeko iristen ez zaion pentsio iraingarria. Antoniak etxera eraman du Rosana, bien artean sendatu dizkiote zauriak eta, dutxatu ondoren, ohera sartu dute.

Sukalde

ko mahaian eseri, eta botila ardo hustu dute Antonia eta Aurorak, gorrotoa baretzeko saiakeran. Ez da lehen aldia gizonezko batek lagun bat jipoitzen duela. Beren bikoteek ere behin baino gehi

agotan jipoitu zituzten beraiek. Baina gaur mamu guztiak esnatu zaizkie, eta gorrotoa eta mendeku nahia ere bai.

Biharamunean Rosanak gorputz osoa minbera du eta ispiluak isla tamalgarria itzuli dio: aurpegia zeharo handituta du, begi bat ubelduta eta ezpainetan ebaki itsusi bat.

Irratian, J

orge Muro trafikatzailea hilik azaldu dela esan dute. Lepoa moztu diote.

––––––––––

Karmen begiratokian dago. Sirena hotsak entzuten dira, gero eta hurbilago. Poliziaren bi patruila ikusi ditu plazara iristen, eta sarrerarantz abiatu da.

Mingaina latz du, hormigoizko zutabe bat bezala, biboteak tente, eta «klak-klak» entzuten da pausu bakoitzeko.  

 

Oiane Egiguren Alvarez

Zarautz, 1971. Bibliotekonomia eta Dokumentazioko diplomatura ikasi zuen. Finka administratzailea da lanbidez eta letrekin jolastea gustatzen zaio.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli