Ametsen paradisutik
Irudia: Kristina Fernandez | ||
Hor zaude. Iritsia zara azkenean. Joan nintzenetik hartzak neguan kobazuloetan gordetzen diren bezala ezkutatuta egon zara zure baitan, mundutik isolatzeko zure izanari griltzarrapoa botata. Harrezkero, biluztu dira zuhaitzak, loratu bazterrak, eguzkiak idortu ditu baratzak eta arropa koloretsu apainez jantzi dira mendiak... Baina zuk preso jarraitu duzu.
Bazen garaia, eta iruditzen zait zuk zeuk eraikitako kartzela horretatik ihes egiteko giltza aurkitua duzula dagoeneko; amaituak direla ilargirik gabeko gauak, eguzkiaren printzen berutasunaren ferekaren laztanak sentitu dituzula berrlro. Gaurdaino zuregana heltzeko modurik izan ez dudan arren, lluntasunetik argira jauzi eginez nite falta onartu duzun honetan, gure arteko zubia eraikitzeko bidea urratu dezaket orain.
Ez pentsa, neu ere ustekabean harrapatu ninduen martxa egin beharrak. Bat-batean behin betiko isildu ziren bihotzaren kanpai hotsak, museoetako argizaridun figura baten antzera gogortu zitzaizkidan giharrak eta grabitatearen indarrari aurre egin ezinik aurkitu nintzen kolpe gogor batek betazalak itxiarazi zizkidanean. Amets beteko loan murgiltzeko itzulezinezko gonbita jaso nuen, ulertu behar duzu ez nuela patuak niretzat gordea zuen zoriari atxikitzea beste aukerarik izan.
Galduta gelditu zinen nire absentzian, etsita eta amorruz gainezka. Ezin sinetsirik, ezin onarturik halabeharrak zuretzako horrelako alukeriarik gordeko zuenik. Nora ezean, aurrera egiteko iparrorratzik ez zenuen antzeman inguruan. Horrelakoetan ez dago norantz ia adieraziko dizun GPSrik, ez da existitzen zurrunbilo nahasitik aterako zaituen koordenadarik. Ordura arte barea zen itsasoan igeri egiten zenuen lasai, baina alde egin nuenean ur azalean flotatzeko txaluparik gabe bezala aurkitu zenuen zeure burua.
Naufrago bilakatu zinen, urak garraztu eta zakartu zirenean ez zlnen anabasa ero hartan bizirauteko igeri egiteko kapaza izan. Olatu erraldoiek behin eta berriz arroken kontra jaurti dute zure gorpu babesgabea. Kaskateko bat bestearen atzetik, eta ezin izan duzu erreakzionatu orain arte. Minaren minez bihotza su bola hat bailitzan izan duzu, azkenerako, sugar taupaden txinpartek suspertu zaituzten arte. Arnasa behar zenuen, hondotik atera eta txorien kantuen erritmora airean hegan egiteko ihesbide baten premia zeneukan.
Ez da erraza sentimenduak bideratzea, mingarria eta deserosoa da hainbeste maite duzun pertsona zure ondotik betirako joan dela pentsatzea. Nekez egin diozu aurre nire galerari, itotzeko punturaino galdu zara itsasoaren ur sakonetan. Zugandik urrundu nintzenean mundua amaitu zen zuretzat, lanbro trinko baten pean atrapaturik, nora ezean, ez zenuen argi izpirik ikusten inguruan. Egia da ez zela gu banatzeko momentua eta adiorik esan gabe joan nitzela.
Denbora izan da ia odolusteraino eraman zaituen zauria osatzen lagundu dizun sendagairik eraginkorrena. Kimu bat errotik mozten denetik berri bat hazterako denborak bere bidea egin behar du, arantza bilakaturik zeuden hostoak herriro Ioratzen hasiak dira dagoeneko. Eta ohartua zara sukaldeko aulki hutsak har jarraituko duela, ez naizela gehiago txistu alaiaz agurtuz atetik sartuko. Inoiz ez da berandu, tarte honetan faltan bota bazaitut ere denboraren hariek zure esentzia itzuli dizute azkenen.
Hemendik iruditzen zait heriotzarekin elkarbizitzen jakitea dela bizitzea. Egun batean edo bestean gure ateari dan-badaka aurkituko dugun bisitari bat besterik ez da heriotza. Hala iritsi zen nire atarira, bat-batean eta inolako jakinarazpenik gabe. Ez pentsa, ez da pintatu izan diguten bezain jazoera Iazgarria. Atzean Iagalako bizipenak pintzelkada koIoretsuz marraztu daitezkeen koadro baten antzekoa da, eta bizitako bizitza bati azken zertzeladak emateko ahalmena ematen du heriotzak.
Lan horretan nabil ni, hor utzi ditudan guztiak margotzen ari naiz nire bizileku berrian. Ahazturik neukan zure irribarrea falta zitzaidan nire obra amaitzeko, eta azkenerako, erakutsi didazu hain Iuzez gorderik izan duzun irriñoa. Ez zara hain erraz nitaz Iibratuko, uneoro kontrolpean zauzkat; zure ondoan nago gau eta egun. Ama masailean musukatzen duzunean hor egoten naiz haren ilea laztandu bitartean zuri so, oso gustuko ditut horrelako momentuak.
Ni izan naizelako zara zu ere, eta nik izaten jarraituko dut zu zaren bitartean. Zure oroitzapenetan eta bihotzean banago soilik mantenduko naiz bizirik. Ez ezazu inoiz ahaztu. lzugarri maite zaituen betiko gizon marmarti eta burugogorra naizela oraindik ere. Zoko guztiak begiz jota dituen hegaldi dotoredun arrano baten antzera nabil batetilk bestera, betiereko Ioaldi batean murgildurik ametsen paradisu honetan Eta zurekin elkartu arte amesten jarraitu nahi dut nire paradisuan, ez ezazu Io gozo hau inoiz eten. Bien bitartean txikitan egiten genuen moduan mendi tontorretan igeri egingo dugu, eta ur gardenetan barrena ibiliko gara. Ahoarekin dantzatu bitartean oinak erabiliko ditugu abesteko, gure ametsa errealitate bihurtuz elkarrekin bizirauteko.
NOR DA 29 urteko eibartarra.Kazetaria eta irakaslea da. Egun igerilekuko monitore gisa aritzen da haur zein helduekin. Idazle Eskola lehen maila bukatu berri du. |