Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Ametsa
   
Irudia: Kristina Fernandez    
pdf    

Iluntzeko zazpiak dira. Euria batean sartu da. <<Kaixo, bikoteeee! », esan du, luze- luze-luze.

Aterkia blai dakar, Aitari keinu  egin eta balkoira joan dira biak, aterkia zabaltzera. Amak beti egiten du hori egun euritsuetan.

Ni sukaldean geratu naiz, leihotik barrena haiei begira. Euriak zilarrezko gortina zabaldu du gurasoen atzean.

Amatxo negarrez hasi da; aita, hasperenka Elkar besarkatu dute.

Nire gelara joan naiz eta musu eman diot Eurodisneytik osabak ekarritako panpinari.

-Sendatu azkar!

Ez naiz logelatik atera afaltzera deitu didaten arte.

Afalorduan, amak alaiarena egin nahi izan du, baina gezurti txarra da. Masailak erreta ditu, gorri-gorri, eta begiak bustita, distira biziz. Gainera, saiatzen den arren, oker-okerra izan da bere irria .Ez nau engainatuko. Badakit negar egiten aritu dela.

Osaba zer moduz dagoen galdetu diot, baina ez dit begiratu; ez dit erantzun.

Isiltasun sakonak sukaldeko erlojuaren doinua zein tristea den erakutsi dit: tak»tak, tak-tak... Orain ez du tik egiten, tak bakarrik. Nago lehen  tik-tak zela bere kantua...

Aita hasi zait hizketan, amak isilik jarraitzen duen bitartean. Osaba hobeto dagoela esan dit. Medikuek esandakoa zintzo betetzen ari dela, eta laster itzuliko dela etxera.

Afalostean aitak oheratu nau. Gaur ipuinik ez dagoela esan dit; barkatzeko. Ama oso nekatuta dagoela eta lagundu egin behar diola.

-Ez du axola, aita, Bihar -esan diot. Eta izara azpian sartu dut sudu rra.

Sekulako besarkada goxoa izan da gaur aitak emandakoa.

Loak berehala hartu nau. Amets egin dut:

Hilik nago; hala dut sentitzen.

Ni naiz, baina gorputzik gabe.

Ni neu sentitzen naiz, eta arintasun baketsuak bere egin nau. I

Jende ezaguna dut inguruan -auzoko pare bat ditut gogoan:  beheko Rita eta aldameneneko Tere-.

Errenkan noa, ilaran. Ez dakit, ordea, nora goazen. Jendetsua da lekua, eta baketsua oso. Oso baketsua.

Lasai nago.

Bat-batean nire txanda heldu da. Nire aurrean, goialdetik, edukiontzi moduko bat jaitsi da. Burdinazkoa da. Gorputza bertan sartuta sentitzen dut, hankak ia kanpoan ditudala.

Zuria da eltzea. Kate sendo batetik dago zintzilikaturik, eta aurrera eta atzera kulunkan dabil: aurrera, atzera, aurrera, atzera...

 

Abiadura hartzen du ontziak. eta nik begiak ixten ditut, datorrenaren zain.

Nire zilbor ingurua, bular behetik hasi eta beheraino, hutsune biribil-biribila bihurtu da. Beltza da; hutsa. Arintasuna sentitzen dut gorputzeko zati  horretan. Kulunkan jarraitzen dut tresna haren harruan. Dena lasai, baina oso azkar gertatzen da.

Inoiz ez dut minik sentitzen, ez eta beldurrik ere. Goxo nago.

Halako batean ahots bat entzun dut inguruan: <<Hara:badator!».Andrazko ahotsa da. Pozik dirudi. Bultza orain, esaten du.

Ez dut ezer ikusten. Ilun dago, baina epel, oso epel.

Kanporaturik sentitzen dut neure burua, nonbaitetik aterata.

Argia nabaritzen dut begi itsatsietan. Nahi dut, baina ezin ditut zabaldu! Saiatzen banaiz ere, ezin dut, Ahoa erdi hetsirik dut eta eskumuturrak estu-estu, lotuta izangu banitu bezala.

Behin eta berriz saiatzen naiz begiak irekitzen Berunezkoak bailiran sentitzen ditut, ordea; ezin ditut nahi beste zabaldu.

Hala ere, apurka-apurka, zirrikitu argiak sumatzen ditut betile artean. Baina begiak zahaldu ahala, iragana ezabatzen hasten da. Ordura arteko guzti-guztia desagertuz doala jabetzen naiz: ama, aita, etxea, neu...

Oroimenaren ganbara hustuz doa, guztia ahantzarazten...

Agur nire lehengo izenari, agur iraganeko senari. Ni berria naiz. Ni neu naiz berriro ere; baina beste bat!

Hil naiz.

Jaio  naiz.

Haur jaioberria naiz!

Salto batez jaiki naiz ohetik,gaur.

Korrika joan naiz amarengana ametsaren berri ematera!

Ama,ama...

Ametsa kontatzen bukatu dudanean, elkar besarkatu dugu amak eta biok. Malkoek busti dizkigute masail erdiak: hari eskuinekoa, niri ezkerrekoa. Bata bestearen  ondoan jarriz gero, marrazten zaigu bihotza.

Amatxok eskutik heldu eta sukuldera eraman nau. Musika jarri du irrati zaharrean. Dantza egin dugu bizkarretik helduta: bat-bi-hiru, bat-bi-hiru...

Hainbeste gustatu zaio amari ametsa, ezen ordenagailuan idatzi baitu nik kontatutakoa. Elkarrekin aukeratu dugu inprimatzeko kolorezko papera: urdin-urdina.

<<Osaba» jarri dugu gutun-azal batean eta ametsa barruan sartu dugu.

Amak esan dit bihar goizean eramango diola osabari ospitalera.

NOR DA

Miren Usandizaga

Zarautz 1964. Idaztea afizio duen administraria

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli