Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
HITZAK ISPILU DIRENEAN, EDO LEKEDA
   
Irudia: Kristina Fernandez    
pdf    

Hitzak ispiluak bezalakoak izan daitezke. Ispiluak ez ditugu denak gustuko. Ispiluak arriskutsuak izan daitezke. Ispiluek egiak esaten dituzte, ala gezurrak. Ispiluak hilik daude, baina bizia da haien barnean islatzen dena; eta ez edonorena, gure bizi propioa baizik. Gure irudia da itzultzen digutena, erreala; edo beharbada ez. Bakoitzaren begien araberako da jasotzen dugun irudia. Eta hau diot, begi guziek ez dutelako gauza bera ikusten, batzuk nahi dutena ikusten dutelako. Pertsona batzuek, begi kapritxosoak izaten dituzte eta ez dute egia erakusteko batere intentziorik izaten. Begi gezurteroak dira, manipulatzaileak, iruzurtiak. Krudelak, beharbada. Baina, tira, esango nuke begi guziak direla apur bat kapritxoso, apur bat iruzurti, eta begi guziek ikusten dutela apur bat ezberdin.

Kontua da, hitzak ispiluak bezalakoak izan daitezkeela. Baina ispiluak ez dira hitzak bezalakoak. Adibide bat jartze arren, topa gaitezke kalean ezagun, lagun edo kideren batekin. Aldarte onean bagaude, jarriko gara bere parean entzuteko; eta era berean, hitz egiteko prest. Eta orduan, une horretantxe bertan utzi diezaiokegu tragediari libre bidea. Izan ere, parekoak zabalduko du ahoa eta orduan ez da atzera bueltarik izango. Ahoa zabaldu orduko hasiko dira hitzak borborka bata bestearen atzetik. Orduan aterako dira zaparrada baten pare. Batzuk barnean kontuko ditu, baina beste asko kanpora bultzatuko ditu. Zaparrada horren erdian, posiblea izan liteke hitz horietako bat ispilu bilakatzea eta belarriekin jaso beharrean, begiekin jasotzea. Ezustean harrapa gaitzake, eta gure irudia izango da itzuliko diguna, parean dugun pertsona estaltzeraino. Honekin, ez dut esan nahi une desatsegina izan behar duenik derrigor; gerta bailiteke, parean deskubritzen zaigun irudia gustukoa izatea, hasiera batean pentsatzen genuena baina ederragoa izatea. Baina tragedia ere ez dut baztertuko; gerta bailiteke, parean sortzen zaigun irudia zatarra eta mingarria izatea. Munstro bat agertzea parean. Munstro ilun eta ezin itsusiago bat, gure begien arabera noski. Gure antza duen munstroa, edo gu bezalakoa den munstroa. Kasu honetan, bi izango dira aukerak; bata, ispilua lurrera jaurti eta mila pusketa egitea; bestea, parean dugun munstroa gu garela onartzea. Bigarren aukera hautatzekotan adi! Kontuan izan behar baitugu, parean dugun pertsonak ere begi kapritxosoak izan ditzakeela, eta ondorioz, hitzak ere hala modukoak izango direla.

Baina hitzak, ez dira ispiluak bezalakoak. Hitzak lekeda bezalakoak dira. Hau da egia, eta biribila gainera. Lekeda beharrezkoa izaten da kasu batzuetan.

Lekeda arriskutsua izan daiteke. Lekedak balio du bi objektu batu nahi direnean; bestela, ez. Lekeda itsaskorra izan daiteke, oso itsaskorra edo ez hain itsaskorra. Denok erabiltzen dugu lekeda maila batean edo bestean. Erabil dezakegu lekeda objektuekin, erabil dezakegu lekeda bikotearekin edo lagun min batekin, erabil dezakegu lekeda gezurrekin.

Kontua da, hitzak lekeda bezalakoak izan arren, lekeda ez dela hitza bezalakoa. Adibide bat jartze arren; topa gaitezke kalean ezagun, lagun edo kideren batekin. Aldarte onean bagaude, jarriko gara bere parean entzuteko; eta era berean, hitz egiteko prest. Eta orduan, une horretantxe bertan itsas gaitezke nahi ez dugun leku batean. Izan ere, parekoak zabalduko du ahoa eta orduan ez da atzera bueltarik izango. Ahoa zabaldu orduko hasiko dira hitzak borborka bata bestearen atzetik. Orduan aterako dira zaparrada baten pare. Batzuk barnean kontuko ditu, baina beste asko kanpora bultzatuko ditu. Zaparrada horren erdian, posible izan liteke hitz horietako bati lekedaz itsatsita geratzea. Ezustean harrapa gaitzake. Honekin, ez dut esan nahi une desatsegina izan behar duenik derrigor; gerta bailiteke, itsatsi dugun hitz hori oso gustuko izatea. Baina tragedia ere ez dut baztertuko; gerta bailiteke, itsatsi dugun hitz hori mingarria izatea, guk izan nahi ez dugun hori garela esaten digun hitza izatea. Kasu honetan, ez dago aukerarik, lekeda ezin delako hautsi. Beharbada, eta lekeda ez bada hain itsaskorra, ordu batzuk barru askatuko zaigu, edo egun batzuk barru, edo hilabete batzuk barru beharbada. Lekedaren potentziaren araberakoa da hori. Ez dugu ahaztu behar, lekedak beti uzten duela arrastoren bat.

Tragediari aurre egiteko beste bide bat ere posible da: lekeda etxean uztea. Hitzak hitz direlako, besterik ez.

NOR DA

Zuriñe Zubillaga

Elizondon bizi den Irundarra da.

Ofizioz irakaslea, batzuetan idazlea.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli