Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
   
Bakailaoa saltsan

Euskadi Irratiko "Irratia maite dut" sariketako irabazlea , 2013an.

Maite dut irratia, maite dut udaberriko arratsaldean leihoak zabaldu ditudanean. Haize epelak azala leunki igurtzi didanean, adatsak bihurri nahastu dizkidanean.

Maite dut irratia Tango in Harlem abestipean oinak dantzan hasi zaizkidanean. Ezker eskuin, alde batera eta bestera, jarraian gerria, ipurdia eta sorbalda. Bakailaoak ere su gainean egiten du dantza mantala balantzaka dudan bitartean.

Maite dut irratia ezustean gerritik heldu didazunean, bakarkako dantzak alde batera utzi eta zurekin dantza egiteko gonbidapena luzatu didazunean. Giroak biok harrapatu gaituenean. Behatz erakuslea motel makurtuz zugana hurbiltzeko keinua egin didazunean.

Maite dut irratia gure begiradak puntu berean elkartu direnean. Ezpain lodiz limurtu nauzunean. Bi gorputzak basati elkartu direnean. Zure eskuak nire gerritik behera lotsagabe ipurdiraino irrist egin duenean. Konpasak zure egin eta, orain motel orain azkar, biluztu nauzunean.

Maite dut irratia gure gorputz beroak lur zoru hotza dastatu dutenean. Eromenaren atzaparrak bere egin gaituenean. Izerdi tantak sutan lurrundu direnean. Kristalen gardenak opaku bilakatu direnean.

Maite dut irratia gure gorputz ase-berriak gozo kiribildu direnean. Dantzak alde batera utzi ditugunean. Eztandak eragindako txinparta ikusezinei so baretu garenean. Gazirik gabeko gozoaren arrastoak estaldu gaituenean.

Maite dut irratia musu gozoz abestiari amaiera eman diogunean. Gozamenaren mundua atzean utzi dugunean, ahots gozo batek munduratu gaituenean. Errealitateari lotzen zaion soka ahula bistaratu dugunean.

Maite dut irratia, maite dut zutik jarri, adatsak konpondu, hautsak kendu eta bakailaoa astintzen jarraitu dudanean. Udaberriko arratsalde gozoetan maite dut biziki.

Zuriñe Zubillaga

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli