Bakardadearen sinesmena
Marrazkia: Kristina Fernandez | ||
1982 ko negua. Istanbul. Aitak eta biok orduak ematen genituen sukaldeko leihoaren ertzean eserita, elur malutak mara-mara ibiltari guztien kapelak zuriz janzten ikustean, barruan genuen berotasunaz gozatuz. Noizbehinka begira geratzen nintzaion, urteen joanak beregan eragindako aldaketak miresten, izan ere, ardoari bezala, urteek on egiten zioten. Baina berak ez zuen begirada leihotik baztertzen. Zerumugan antzeman zitekeen meskitari so geratzen zen, otoitz egiteko deia noiz hasiko.
FEDE handiko gizona zen aita, Jainkoa bere familia eta lanaren aurretik jartzen zuen beti eta arreta eskatzen nuen bakoitzean, bere erabakia ulertzeko gazteegia nintzela aurpegiratzen zidan eta eskutik estu heldu eta meskitarantz abiatzen ginen. Egunero. Bost aldiz.
Bere besoen artean lo hartzear nengoela hasi zen kantu madarikatu hori. Aitak oraindik begi bat irekia nuela ikusi zuen, eta lo plantak egiteko aukera galdu nuela ohartu nintzen. Tipulak bagina bezala, lau geruza arropa jantzi genituen kalera irten aurretik, eskularruak eta guzti. Izan ere, negu hura ez zen gainontzekoak bezalakoa izan. Jada loreak ihartu zituen hotzak gu ere akabatzeko intentzioa zuen, eta helburua ia erdietsi zuela esan genezake, hogei pertsona baino gehiago hotzez hilak baitziren ordurako.
Etxeko ataria zeharkatu bezain laster, aurpegia bufandaren atzean ezkutatu nuen, kalean zeuden emakumeak bezala agerian begiak bakarrik utziz. Bidaia osoan ez zidan eskua askatu, hala lurreko izotzak nola jende anabasak gure arteko lotura erraz apurtu zezakeelako. Betiko soinu-bandak gure ibilaldiaren pausoak markatzen zituen, bozgorailuek esaten zutena ulertu ezin nuen arren, nolabaiteko erritmoa zutelako.
Askotan galdetu ohi nion aitari ea hor agertzen zen ahotsak zer esaten zuen, eta azaldu zidanez, kantu horrek Adden zuen izena, eta gure hizkuntzaez zen beste batean kantatzen zuten. Esan zidan, pixka bat handitzean Korana buruz ikasiko nuela, eta ondoren, gizonak esaten zuena gutxi gorabehera ulertzeko gai izango nintzela. Hala ere, esaldi batzuk itzuli egiten zizkidan hainbeste galderaz nazkaturik:
Meskita Urdinera joan ginen bederatzietako otoitza eguneko garrantzitsuena zelako, eta hara iristean, sekulako ilara ikusi genuen sarreran. Gizon-emakume horiek guztiek, Alaren aurrean erakutsi nahi zuten araztasun eta egiazaletasuna lortu nahian, aurpegia, besoak, burua, belarriak eta oinak garbitu behar zituzten, beti hurrenkera horretan.
Gure txanda iristean, aitak bere lekua eskaini zidan zerbait gaizki egiten banuen inork ikusi baino lehen jakinarazteko, baina, lehenengo aldiz, ez nuen akats bat ere egin. Aitaren zoriontasuna sumatu nuen, eta ni, ondorioz, pozik geratu nintzen. Beraz, gure zoriontasunean murgilduta meskitara sartu ginen, oinetakoak sarreran utzita. Baina orduan, hainbeste gorrotatzen nuen momentua iritsi zen. Banandu egin behar genuen. Bera gizonekin eta ni emakumeekin. Nire muturluzeaz jabetuta, aitak esan zidan Alaren nahia bete behar genuela, eta gu ez ginela inor gure Jainkoari aurre egiteko. Hala ere, haserretuta joan nintzen nire txokora. Estu-estu zeuden emakume guztiak esparru txiki horretan, ia ez zegoen arnasteko airerik ere, baina ez zen inor kexatzen. Bere egoerarekin etsituta egongo zirela pentsatu nuen, bizitzak ez zuelako emakumea oso begiko. Bai gizonen bai emakumeen marmarrek norbaitekin elkarrizketa bat hasteko aukera zailtzen zuten, eta askotan saiatu nintzen arren, isiltzeko bakarrik agintzen zidaten. Han barruan zeharo aspertuta nengoenez, kanpora irtetea erabaki nuen, aitaren agindua ahaztuz. Ordu erdi igaro eta bat-batean barruko marmarra eten egin zen, otoitza amaitu zen seinale. Jende olatuak hasi ziren irteten, etenik gabe. Bakarrik nengoen jende multzo horren indarraren aurka, eta urduri jartzen hasi nintzen. Ez nuen aita inondik ere ikusten, eta bazirudien jendea ez zela ohartzen ni hor nengoela. Inurri txiki bat bainintzen sentitzen nintzen, edozein momentutan norbaitek zapalduko zuen inurria.
Leku lasai batera joatea lortu nuen, eta negarrari eman nion, bakarrik nengoelako. Istanbul oso handia zen eta Meskita Urdina oso urrun zegoen etxetik. Etxerako bidea aurkituko ez nuela ziur nengoen, eta betirako kalean bizi beharko nintzela jakin nuen. Agian, hotzak hilko duen hurrengoa izango naiz, pentsatu nuen. Negarrez eman nituen orduak, meskita osoa hustu zen arte.
Guztiz etsituta nengoen iluntasun haren erdian. Begirada lurrean iltzatuta nuen, norbait gerturatuko zen beldur, eta nire etorkizunarekin pentsatzen hasi nintzen. Non bizi nintekeen, zer jango nuen... Eta bat-batean esku batek sorbalda ukitu zidan. Ez nintzen atzera begiratzera ausartu. Baina eskuaren berotasuna ezagutu nuen. Ez zirudien nirekin haserre zegoenik, eta burua biratu nuen barkamena eskatzeko. Begiak distiratsu zituen, negarrez egon zen seinale. Eta orduan jakin nuen berarentzat gauzarik garrantzitsuena ni nintzela. Erlijioaren gainet
Zubietan jaoia; 22 urte ditu. Itzulpengintza ikasketak amaituak eta irakasle gisa lanean. Idazle eskolako lehen mailan
|