Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Izebaren arin-arina
luma13    

Zerurantz begiratzen dudan bakoitzean izeba Maddalenaz gogoratzen naiz eta beldur izaten naiz ez ote den, edozein momentutan, handik eroriko. Izeba Maddalen neguko ilunabar batean desagertu zen eta ez dugu harrezkero haren berririk izan.

Neguko ilunabar hotza. Sukaldeko leihotik, goitik behera zetorren elurrak gaueko iluntasuna hausten ikusten zen. Ekonomikaren beroan, familia osoa Segura Irratiko arrosarioa errezatzen. Barruko beroak eta arrosarioaren doinu monotonoak loari deika ari ziren. Bat-batean izeba Maddalenek, ikaragarrizko oihua bota zuen. Garrasi hark itzelezko sustoa eman zigun eta bihotza pil-pilean utzi gintuen. Izebari begiratu genion denak eta haren aurpegian atsekabea besterik ez genuen ikusi. Ordurako gaitzak harrapatua zegoen, nonbait, eta errealitatetik eromeneraino doan bidea isilean zeharkatzen zuen.Gu ez ginen bere bidaiaz jabetu. Azken agurraren beldurrez edo, gaisoak, adiorik esan gabe alde egin zuen.

    luma13a

Garai hartan nik bederatzi urte besterik ez nuen baina, azken aldian, izebaren aldaketa fisikoaz konturatuta nengoen. Baziren, gutxienez, hiru hilabete loditzen hasi zenetik eta jadanik, gizaki baino, globo erraldoia zirudien. Niri izebarekin jolastea izugarri gustatzen zitzaidan eta denboraldi hartan, gauero lo hartu aurretik, haren eskutik helduta, alde batetik bestera hegan nindoala imajinatzea ikaragarri gustatzen zitzaidan.

Izeba Maddalenek bigarren aldiz errezoak hautsi eta irratiari begira “LAGUNDU IEZADAZUE ARREN” etsi etsian oihukatu zuen. Irratiari begiratzen zion moduagatik, bere salbazioa handik jasotzea espero zuela esango nuke nik. Haren begietan egonezina sumatu nuen.

Handik gutxira, arrosarioa bukatu zen eta irratitik trikitixa zaratatsu eta alai baten doinuak atera ziren. Izebaren aurpegian inpotentzia agertu zen eta negarrez hasi zen. Hainbestekoa zen ateratzen zitzaion negar jasa, non bere malkotan itotzeko zorian geundela pentsatu nuen. Baina isildu egin zen.

Izeba aulkitik altxa zen eta arin arinaren erritmoaz leihoa ireki eta handik atera zen. Iluna eta elurra zeharkatuz hegan alde egin zuen zerurantz, irratitik hor konpon eta adioentzuten genuen bitartean.

Izaskun Etxebeste

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli