Literatur erotikoa

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
bete liburu2012    
pdf    
Hego haizea lagun

Hego haize bolada batek atari nagusiko gortinak dan- tzaraztearekin batera lan paperak hegaldatu izan ez balizkio, Paulek ez zukeen burua ohiko zereginetatik altxatuko, hain egoten zen zentraturik, non bere lan- kidea norekin ari ote zen hizketan ez baitzuen ikusten eta, orduan ere, ohi zuen bezalaxe, bazuen berak nahiko lan etxe hartako kontu guztiak eguneratzearekin bezero berriei begira egoteko.

-Eguerdion.
-Eguerdion, bai.
-Badaukat erreserba bat Danielaren izenean.
-Une bat ... bai, hementxe. Daniela: pertsona bat. Bi gau. Mendebaldera ematen duen terrazadun logela bat. Ederki. Hau beroa, ezta?
-Bai, halaxe barre egin dit gaur goizean lagun batek esa- nez hirian geratzea besterik ez neukala ur termalak hartzera etorri gabe!

Paulek emakume heldu bat ikusi zuen, ilea garçon eran, motz-motza. Ez zion aurpegiari gehiago erreparatu, nahi gabe, bere begiradak behera jo eta iltzaturik gelditu baitzen sorbalda belzturik erakusten zuen lihozko soineko zuritik, aire epelak era- karririk bezala, kanporako bidea bilatzen zuten bularretakorik gabeko titiburu gogortuek harrapaturik.

-Hemen hori eta gehiago ere aurkituko duzu, andrea – gon- bidatu zuen harreragileak bainu-etxeko zerbitzuen zerrenda luzatzearekin batera. 302 gela. Ongi etorria.
-3 egun. 0 lagun. 2 gau- pentsatu zuen Danielak bere gol- korako- Eskerrik asko.

Instant batean hanka tartea gogortzen sentitu zuen bular haien deiari erantzuna eman nahiko bailien. Eserlekuan mugitu egin zen pixka bat artegatasun hura saiheste aldera.

Emakumea hegaldi merkeetan fakturatu behar ez diren neurriko maleta marroi bati tira eginez abiatu zen igogailurantz. Ibilera ziurra. Tente. Hanka belzturik, takoirik gabeko sandalia ireki haiek ikusteak bat-bateko desio hura areagotu besterik ez zion egin Pauli.

Ireki zuen Danielak garai bateko giltza handiaz 302ko atea. Ilunantzean zegoen gela harritzar haien babesean. Kristalezko ontzi handi batean zeuden hiru kala zuri zabaldu zituen ohe handi hartan. Hura sentsazioa! Aire epel kitzikatzailea besapeak laztanduz, titiak musukatuz eta hankak zabalduaraziz, bere barruan sartu zen. Beste aire zurrunbilo batek eskuineko besotik helduz, zain zuen alu hezera gidatu zion eskua. Gorputz osoa zeharkatu zion plazera luzatu eta bere barnean gorde nahian bezala, izterrak gurutzatu zituen Danielak. Hego haize hura izan zen Danielari plazera berriro sentiarazi ziona Alejandrok ahaztu zuenetik. Edo, bera izan al zen Alejandro ahaztu zuena?

Telefonoak esnatu zuen.

-Bai?- erantzun zuen, non zegoen oso ondo ez zekiela.
-Daniela andrea?
-Neu, bai.
- Bazkaltzera jaitsi ez zarenez, jantokia ordu laurden barru itxiko dela jakinarazi nahi dizugu.
-Eskerrik asko, baina gaur ez dut bazkalduko honunzkoan mokadu bat jan dut eta. Mila esker.
-Nahi baduzu, zerbait arina igoko dizugu.
-Ez, ez. Estimatua dago.
-Nahi duzun bezala, Daniela andrea.

Langile hark ahots izugarri seduzitzailea zuela pentsatu zuen Danielak eskegitzen zuen bitartean.

Jantokira ez, baina igerilekura bai jaitsiko zela erabaki zuen Danielak. Horretan ari zela albornoza falta zela konturatu orduko telefonoz eskatu zuen. Oraingoan emakumezko batek berehala igoko ziotela, eta barkatzeko, esan zion.

Bost minutu pasatu baino lehen atean jo zuten. Daniela jantzi-gelan zegoen, ekarritako arropa gutxia txukuntzen.

-Aurrera, atea zabalik dago. Utzi chez-longueren gainean, mesedez. Eskerrik asko.

Hala egin zuen Paulek, kontu handiz egin ere, zerbait hauskorra izan balitz bezala utzi baitzuen bainu-bata hura. Emakumea berriro ikusteak bultzatu zuen “Gora noan Carmen; neuk igoko dinat, lasai” lankidearen begirada harrituaren aurrean. Logelatik alde egin baino lehen, ordea, lurrean, ohe ondoan zegoen soineko zuriari begira gelditu zen une batez ukitzen ausartu gabe.

Lanaldia bukatuta zuen arren, bainu-etxean gelditu zen Paul arratsalde hartan bezero batekin hitz egin behar zuela eta zain geldituko zela lankideari argudiatuz. Arkupean eseri zen, gin -tonic fresko bat lagun zuela. Tonikaren burbuilei begira zegoela bere fantasietan murgildurik, spatik atera eta igerilekurantz abiatzen ikusi zuen. Tente, ile motza bustirik, oin hutsik. Emakume harekiko desioa berritu egin zitzaion. Ez, ez zen polita, baina bazuen izugarri erakartzen zuen zerbait, Paulek berak oso ondo ez zekiena, emakume gazteekin ibiltzen baitzen beti: ile luze, bular gogor eta ipurdi sendoetako neska gazte ederrekin, eta emakume hura Paul bera baino hogei eta bi urte zaharragoa zen karnetan ikusi ahal izan zuenez.

Albornoza hamaka gainean paratuz, poliki sartu zen piszinan urak bizkarra busti ahala hotzikarak emango balizkio bezala. Lau bat luze egin ondoren, eseri zen hamakan, bizkarra tente, hankak luzaturik, begiak itxita, bere gorputz osoa eguzkiari eskainiko bailion.

Atzetik hurbildu zitzaion Paul eta, une batez, zer esango ote zion jakin gabe, izerdi tanta batek bularren artean ekiten zion bideari begira gelditu zen: bere burua irudikatzen zuen tanta hura miazkatzen sabela aldera egin beharreko bidaian lagunduz ...

-Zer edo zer behar al duzu, Daniela andrea? -galdetu zion azkenean.

Lo-kuluxka arinetik ahots seduzitzailea ailegatu zitzaion. Ametsetan ari ote zen? Gizonezko esku batek ezin saihestuko be- soa ukituz paper txuri bat luzatu zion. Hitza bakarra idatzia zuen, beheko eskuineko aldean: Paul. Irakurtzea- rekin batera atzera begiratu eta bera baino gazteago zen gizonezko begirada sarkorrarekin topo egin zuen. Begi berde haiek isiltasunetik hitz egiten zioten, eta erakarri, eta gonbidatu.

-Ez, eskerrik asko.

Buelta hartu zuen Paulek eta, oraingoan bai, bainu-etxetik alde egin zuen.

Eguneko azkeneko eguzki printzak aprobetxatuz logelako terrazan afaldu zuen Danielak: mihi-arraina plantxan, aspaldi jan zuen freskoenetarikoa, zerbitzariak izotz puskez beteriko ontzian hotz mantentzen zen cava lehorrarekin lagundu zue- na. Ondoren marrubiak eskatu zituen, onduak, mesedez, ez ekarri fruitu berderik, eta halakoak ziren, bai, benetan gozoak, zaporetsuak. Haragi gorri mamitsu hura geldi- geldi jan zuen, aho-sabaian desegiten utziz usaina ere gozagarri. Probatu ga- beko esnegainezko menditxo hartan behatz erakuslea murgildu eta, zeinek gidatzen zuen kontziente izan gabe, belarri atzeko aldetik lepo aldera zabaldu zuen; soineko beltzaren tirante bat jaitsiz, titiburu bat igurtzi zuen. Hankak zabaldu zituen ondoren gaueko haize epelari hots eginez. Itzali zuen terrazako lanpara eta, horrela, ahots sarkorra ondoan desiratuz gozatu zuen.

Ez zen goiz jaiki, ez zeukan ezertarako presarik. Hitzartutako orduan masaje gelara jaitsi zen. Fisioak albornoza kendu eta ohatilan buruz behera etzateko eskatu zion. Esku-oihala gerritik behera paratu zion. Romero olioz bustiriko esku profesional haiek, goitik behera, behetik gora ibilita, lanean bazekitela de- mostratzen ari zitzaizkion. Bidaia horietako batean, esku haiek Danielaren bularrak ferekatu zituzten eta, atzera ere, begiak itxita, ahots seduzitzailearen jabearekin gogoratu zen. Ahots hari gidatuko zizkion eskuak bizkarretik behera, ipurmasailak laztanduz, xenda erakutsiz, barnerako bidea irekiz.

Saioa bukatutakoan ur termaletara hurbildu zen. Inor ez zegoen putzuan sartu zen Daniela. Ur beroek eragindako in- presioa gaindituz pareta iluneko koskan eseri zen. Budapesteko Rudas bainu-etxean egon zeneko sentsazioak gogoratu zituen: emakumezkoak soilik, gazte zein zahar, denak biluzik begirada guztietatik libre, Hammam-en elkar garbitu eta gero, putzuan nola sartzen ziren isilik edo elkarrizketa animatuan. Oroimenak eta urak kitzikatzen zuten Daniela. Bainujantzia eranztearekin batera izter arteko kilimak baretu nahi izan zituen zabal-zabalik sentitzen zituen motxinako ezpainak ukituz, eta horrela, orri zurian Paul izena besterik idatzi ez zionarekiko desioa handitu zitzaion.

Eguerdian, masaje saioa eta ur termaletatik bueltan, ha- rrera-lekutik pasatzerakoan bi begi berdeek pausoa geldiarazi zioten eta, une hartan, aztoraturik, buelta hartu zuen. Handik hiru segundora, ordea, mostradorera hurbildu zen. Sua zeriela elkarri begiratu zioten. Paper zuri luzatu zion Danielak Pauli: iluntzeko puntuan jartzen zuen eskuineko beheko aldean.

Amaigabeak egin zitzaizkien biei arratsaldeko ordu haiek.
Inurriak.
Desioa.

302. atean bi aldiz jo eta gero sartu egin zen Paul. Gortinek lausoturiko arratsaldeko azkeneko argitasunak emakumea aurkeztu zion. Ohe gainean zetzan , leihoari begira. Soineko gorri bat zuen jantzita. Tirantea, lasaia, eroria. Gona izterretan bildua. Sandaliak alfonbra gainean.

Danielak ez zuen buelta hartu jakin baitzekien nor zen garai hartan zihoakiona. Zain zegoen. “All the world is green with lyric” bigarren aldiz entzuten ari zen Paul ondoan etzan zitzaionean, biluzik, bere gorputzari pega-pega eginda... erregeak eskale bihurtzen dira, eskaleak errege... Gizonak oinak hartu zizkion eta behatzez- behatz laztandu. Danielak esku haren azal gaztea sentitu zuen gero izterretik gora, leun. Gogorturiko zakilari tokia egin zion ipurmasailen artean, suabe, eta han utzita gerritik gora segitu zuen... zuk ez didazu ezer zor... ukondotik gora. Tirantea gehixeago jaitsiz, musua eman zion beso buruan, besapean... Soinekoaren gainetik titiburuak hozkatu zituen emakumearengan hasperen sakona eraginez. Ile motz-motz hark berarendako libre uzten zuen lepoa bilatu zuen ondoren... dena berde kolorekoa da... aurpegia jiratuarazi zion Paulek... o! udak dakartzan gauzak... elkarri begiratu zioten... diamanteren oreka belarraren gainean...

Isildu da Tom Waits. Haiek ere ez dute hitzik egiten, ez dau- kate ezer elkarri esateko. Isiltasun erotikoak hartu du eguzkiak utzitako espazioa. Erantzi dio Paulek soineko gorria Danielari eta emakumeak altxatzerakoan eskaini dio bular erori bat gizonari. Hura plazera! Urtzen ari dira biak. Izerdi eta sexu usainak aza- lean nahasten dira. Alu soilak harrapatu du gizonaren buztana eta osotasunean irentsi. Emakumea da barneratzen ari dena. Ezin izango diote luzeago eutsi eta, ia batera, zizpuru isiletan hustu dira biak. Bete dira biak.

Hego haizeak gortinak astintzen ditu. Euria ekarriko du hego haize zakar honek, pentsatu du Danielak.

Biharamunean euriak kristalaren kontra sortzen zuen ho- tsak esnatu zuen emakumea. Zetazko ohe-azalean mantxa bat zegoen.

Izaskun Etxeberria

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli